Aplikazio habiaratuak
Yoga
Yoga
Ikastaroak
Astelehena | 19:20-20:50

12/6 pax
167 € Erroldatu gabe
Jarduera
Erlaxaziorako gorputz eta buru-kontrola lantzen dituen jardueraren oinarrizko teknikak ikasteko tailerra.
Deskribapena
Yoga, gizakiak izpiritu-kontzientzia garatzen saiatzeko baliatzen duen jarduera da. Buru zein gorputz lanketarako tekniken multzo bat da, zeinei esker organismoaren energia eremu osoa garatu, harmonizatu eta garbitu, horrekin osasun hobea, lasaitasun egoera, buru-sosegua eta gogoarekiko kontrol handiagoa lortuz.
Helburuak
- Yoga praktikatzeko tresnak eta baliabide teknikoak gureganatu.
- Metodologia sistematiko baten bidez gizakiaren potentziala garatu, zaindu elikatu eta mantendu.
- Pertsonaren lau arloak zaindu: fisikoa, mentala, emozionala eta izpirituala.
- Parte-hartze herrikoirako guneak sustatzea.
Programa
- Pranayama (Arnasketa teknika).
- Beroketa.
- Asana/postura serie ezberdinak dinamikoan.
- Postura estatikoak.
- Bulaerako erlaxazioa edo meditazioa.
Ikasleek eraman beharreko materiala. Arropa erosoa, esterila, manta txikia eta kuxina.

Matrikulazioa
Helduentzako ikastaroak (>18 urte)
Matrikulatzeko epea:
Irailaren 29etik urriaren 3ra
Plazaren berrespena:
Urriaren 9a (posta elektronikoa)
