Aplikazio habiaratuak
Alta en el servicio WIFI
Udalaren WIFI zerbitzuan alta ematea
Azalpen
Udalaren wifi zerbitzuan alta ematea. Horretarako, erabiltzaile-gako joko bat lortuko da, Interneten nabigatzeko bide propioak (eramangarria, tableta, smartphonoa...) eta udal-sarea erabiliz.
Honako eraikin hauetan nabigatu ahal izango da: Manuel Lekuona Kultur Etxea, Mercero Museoa eta inguruak, Mirentxu Etxea eta lorategiak, Udal euskaltegia, udal kiroldegia, udal kirol zelaiak, udaletxea, Gaztelekua eta Obra eta Zerbitzuetako pabiloiak.
Era berean, lortutako erabiltzaile-jokoaren/pasahitzaren bidez, udal-sistemetan nabigatu ahal izango da:
- Hernani
- Zumarraga
- Aretxabaleta
- Andoain
- Pasaia
- Errenteria
- Urnieta
- Tolosa
Informazioa ematea eta eskaerak entregatzea
- Web orriaren bidez
- Ordutegia: Egunero 24 ordu.
- Online alta eskatu, SMSak eta helbide elktronikoa jasotzen dituen telefono mugikorra izanez gero
- Wifi UDALA SSIDkin konektatzen "Erregistratu" aukera izango duzu.
- Udal Liburutegian
- Manuel Lekuona Kultur Etxean 3. oina.
- Telefono bidezko Informazioa eta arreta: 943 376181
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
Erlazionatutako informazioa
Epeak
Ez daude
Ebazteko epea
Berehalakoa
Betekizunak eta dokumentazioa
- Webgunearen bidez autoalta egiteko, beharrezkoa da ziurtagiri digitala edukitzea, hala nola "e-NAN" edo "Herritarren Izenpe" txartela. Horiek dohan lor daitezke poliziaren nortasun-agiria emanez e-NANaren kasuan (bulegoetan kiosko daude prest gakoak emateko), edo Izenperen kasuan, Donostiako San Bartolome 28ko IZENPEren bulegoetan eskatuta.
- WiFi sistema beraren bidez autoalta egiteko, norberaren mugikorra eduki beharko da, eta SMSak eta posta elektronikoa jaso beharko dira etorkizuneko komunikazioetarako.
- Horietako edozein lortzeko ezinbestekoa da adin nagusikoa izatea.
- Alta udal liburutegiaren bidez egiteko, adin nagusikoa izan beharko da, udal liburutegi publikoko bazkide izan beharko da eta zerbitzuaren arduradunei eskatu beharko zaie.
Tasak eta ordaintzeko moduak
Salbuetsita.
Oharrak
Ezerrez.