Canal de whatsapp
Whatsapp kanala
Lasarte-Oriako Udalean herritarrekiko komunikazio zuzen eta bizkorrean sinesten dugu. Horregatik, eta lantzen ari garen beste neurri batzuen artean, informazioa WhatsApp bidez hedatzeko kanal bat jarri da eskuragarri; berehalako eta erabilera errazeko komunikazio-bide batek aukera ematen du udal-informazioa eraginkortasunez eskaintzeko.
Plataforma horren bidez, albiste garrantzitsuak, obrei buruzko abisuak, mugikortasun-abisuak, garraio publikoko gorabeherak eta larrialdi meteorologikoen balizko alertak zabalduko dira.
Hedapen-kanal honetan parte hartzeko, irudiaren QR kodea eskaneatu edo estekan klik egin besterik ez da egin behar. Edozein parte-hartzailek baja eman ahal izango du zerbitzu honetan, nahi duenean taldea utziz.
2 - Bigarren urratsa
Jarraitu edo Batu botoiak sakatu
3 - Hirugarren urratsa
Jakinarazpenak aktibatu
Gogora dezagun, gainera, badirela beste komunikazio-bide aktibo batzuk eduki gehiagotara sartzeko:
Zerbitzuari buruzko zalantzak argitzeko, komunikazioa@lasarte-oria.eus helbide elektronikoa erabil daiteke.
Nabarmendu behar da ez dela zalantzei, kexei edo kontsultei erantzuteko bide bat. Horretarako, Udalaren ohiko bideak daude:
BAZ: 943 11 12 44 – udala@lasarte-oria.eus