Aurrematrikula
Udal musika eskola
Aurrematrikula: Maiatzaren 1etik 11era (Biak barne)
Aurrematrikula egiterakoan dagokion kuotaren % 10 ordaindu beharko da. Matrikularen 1. ordainketan zenbateko hori deskontatuko da. Matrikula egiten ez duenak ez du eskubiderik izango egindako ordainketa itzultzeko.
Nola ordainduko dut kuotaren % 10?
- Gaur egun Musika Eskolan ikasle bazara, Udalak % 10 hori zuzenean kobratuko du 2026ko maiatzaren 26an duen banku-kontuan.
- Ikasle berria bazara, ordainketa hori 2026ko maiatzaren 26a baino lehen egin beharko duzu. Horretarako, aukera hauen artean hautatu ahal izango duzu:
- Ordainketa-gutuna posta elektroniko bidez jasotzea aurrematrikula-eskaera egitean adierazitako e-postan. Kasu horretan, ordainketa edozein banketxetan edo “on line” egin ahal izango duzu, Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen estekaren bidez.
- Aurrez aurre udaletxean, Diruzaintza sailean, 3. solairuan.
Plazen adjudikazioa posta elektronikoz konfirmatuko da.
Ikastaroak:
| Musika-txokoa | 317,44 € |
| Musika-hizkuntza | 317,44 € |
| Musika-tresna | 317,44 € |
| Akordeoia | 248,52 € |
| Musika hizkuntza + tresna | 587,98 € |
| Musika hizkuntza + akordeoia | 460,75 € |
| Abesbatza | 53,20 € |
| Kamara | 159,64 € |
| Musika tresnako taldea | 104,76 € |
Hobariak
Hobariak daude ordainketan, bete beharreko baldintzen arabera. Adibidez, familia-unitateko parte-hartzaileen kopuruaren arabera, gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL) jasotzen dituztenentzat, langabeentzat, Udalak edo Eusko Jaurlaritzak emandako gazte-txartelaren titularrentzat, familia ugarientzat.
Informazio gehiago Ordenantza Fiskaletan (8. ordenantza fiskala, 15. artikulua. Prezio publikoetan aplikatu beharreko beste salbuespen eta hobari batzuk): https://www.lasarte-oria.eus/eu/ordenantza-fiskalak
Informazio gehiago
- Telefonoa: 943 37 61 81
- E-Posta: kultura@lasarte-oria.eus
- Aurrez aurre: Kultur Etxea, Geltoki Kalea 18, 3. solairua
Aplikazio habiaratuak
DLYFormulario
Formulario expirado
Ley Orgánica 2
Datuen babeserako legea
Helburua
Sailaren berariazko zerbitzuak emateko kudeaketa eta administrazioa, hala nola Udalaren eta elkarte eta ikastetxeen kultura- eta hezkuntza-jarduerak garatzea, sustatzea eta babestea, tokiko jaiak eta ekitaldiak antolatzea eta garatzea, ikus-entzunezko materiala erakartzea, zabaltzea eta argitaratzea, eta arautu gabeko prestakuntzarekin lotutako jarduerak kudeatzea eta garatzea.
Legitimazioa
Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1. eta 8.2. artikuluak: datuak tratatzea legez ezarritako betebeharrak betetzeagatik eta interes publikoaren izenean edo botere publikoen izenean egindako misio bat betetzeagatik.
Datuen komunikazioa
Ez da datuen komunikaziorik egingo, legeak hala eskatzen duenean izan ezik.
Eskubideak
Eskubideak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, eramangarritasunerako eta mugatzeko eskubideak erabiltzeko eskubidea du, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkezteko ere. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Tratamenduaren arduradun
- Lasarte-Oriako Udala
- Kale Nagusia 22
- 20160 Lasarte-Oria
- datubabesa@lasarte-oria.eus
