Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Udal-aurrekontua

Udal-aurrekontua

Udal-aurrekontuak abian den urterako aurreikusten diren diru-sarrerak eta gastuak jasotzen ditu, baita horiek gauzatzeko araudia ere. Bertan, udal-esparruek jorratuko dituzten programak eta proiektuak xedatzen dira, eta kontuen gardentasuna bermatzen da. Gainera, langileen eta lanpostuen zerrendak gaineratzen ditu.

 

Nola egiten dira udal-aurrekontuak

Aurrekontuen zirriborroa egin aurretik, Udalak aurrekontu parte-hartzaileen prozesu bat jartzen du martxan. Bertan, udal-aurrekontuko 500.000 euro zertarako erabiliko diren zehazten da, herritarrek egindako proposamenak kontuan hartuta.

Gero, udal-gobernuak aurrekontuen zirriborroa prestatu eta Ogasun Batzordeko zinegotziei helarazten die. Orduan, epe bat irekitzen da dokumentuaren kasuan kasuko zuzenketak aurkezteko. Aurkeztutako zuzenketak batzordean eztabaidatzen dira. Esku-hartzailea ere bertan izango da, aurkeztutako zuzenketen inguruko edozein zalantza argitzeko.

Eztabaida amaitzean, batzordeak dokumentu bat (irizpena) bidaltzen du eta, bertan, udal-taldeen iritziak azaltzen ditu, baita zuzenketen eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko eta kontrako botoak ere. Irizpenak batzordeak onartutako zuzenketak txertatzen ditu aurrekontura.

Horrela, espediente osoa prestatu eta hura korporazio osoaren eskura jartzen da. Orduan, alkateak udalbatzar baten deialdia egin eta batzordean onartu ez diren zuzenketak eta aurrekontua eztabaidatzen eta bozkatzen dituzte, horiek behin-behineko izaeraz onartu daitezen.

Udalbatzarreko izapideak amaitu ondoren, aurrekontua ikusgai jartzen zaie herritarrei, 15 eguneko (baliodunak) epean. Edonork aztertu eta aurkeztu ahal izango ditu alegazioak, beharrezkotzat jotzen duenean. Alegaziorik ez badago, Udal Aurrekontua behin betiko onartzen da.

Alegazioak aurkezten badira, horiek aztertu eta, hala badagokio, Ogasun Batzordeak onartu egiten ditu. Kasu horretan, irizpen berri bat aurkezten da Udalbatzarrean eta, bertan, aurkeztutako alegazioak baiestea edo ez erabaki, eta Udal Aurrekontua behin betiko onartzen da.

 

2022ko udal-aurrekontuak

 

Deskargatu dokumentuak

 

 

Aurrekontuak Sail bakoitzeko

 

Historikoa

AURREKONTU PROZEDURAREN LABURPENA

ikono Aurrekontu

Aurrekontu parte-hartzaileak

Herritarrak

ikono Aurrekontuen zirriborroa

Aurrekontuen zirriborroa

Gobernu-taldea

ikono Ogasun Batzordea

Ogasun Batzordea

Zuzenketak eztabaidatzea eta txertatzea (hala badagokio)

ikono Behin-behineko onespenal

Behin-behineko onespena

Udalbatzarra

ikono Jendaurreko erakustaldia

Jendaurreko erakustaldia

Herritarrek alegazioak aurkezten dituzte

Alegaziorik EZ badago
Alegazioak BADAUDE
 
 
 
ikono Ogasun Batzordea

Ogasun Batzordea

Proposamenak eztabaidatzea eta txertatzea (hala badagokio)

icono pleno

Udalbatzarra

Proposamenak eztabaidatzea eta txertatzea (hala badagokio)

icono aprobación definitiva

Behin betiko onespena