Aplikazio habiaratuak
Sozioekonomia
Aplikazio habiaratuak
Sozioekonomia

Sail hau arduratzen da udalerriko enplegua, merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeaz.
Tokiko Enplegu Mahaiaren lanak koordinatzen
ditu.
Nuria
Fernández Castrillo
Sozioekonomia
Saileko arduradun politikoa
ZURE ZERBITZURA
JENDEAREN ARRETARAKO BULEGOAK
Villa Mirentxu - Donostia etorbidea, Lasarte-Oria
Ordutegia: 9:00 - 14:00
943 37 61 79 - enplegua@lasarte-oria.eus
Informazio interesgarria
Aplikazio habiaratuak
Aktibitateak eta Proiektuak
Ver todos los proyectos
Lehentasunezko jarduera bideak
- Enplegua dinamizatuko duen eskualdeko garapen-agentzia bat sortzea.
- Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalak sustatzea, Aterpea Merkatari Elkartearekin eta kirol-elkarteekin hitzarmenak sinatuz.
- Tratu On Bat marka sustatzea.
- Merkataritza hobetzea, hainbat programaren bitartez.
- Tokiko Enplegu Mahaia dinamizatzea.
- Tokiko enplegu-planak kudeatzea.
Saileko langileak eta baliabideak
Saileko langileak eta baliabideak
Enplegu-dinamizatzailea
Aktualitatea
2026-11-17
XII. Aterpea Pintxo Bidea proposamen gastronomikoa ospatuko da Lasarte-Orian, azaroaren 20tik 22ra
Zazpi establezimendu parte-hartzaileek pintxo desberdinak eskainiko dituzte eta ostiralean eta larunbatean 19:00etatik 21:00etara dastatu ahal izango dira, baita larunbatean eta igandean eguerdian ere. Edizio honetan bi pintxo sarituko dira, bata epaimahai profesionalak aukeratuta eta bestea herri-epaimahaiaren balorazioaren bidez. Gainera, herritarren artean 500 euro zozketatuko dira erosketa-bonuetan, lau pertsonarentzat.
2026-11-06
Urriaren 1etik 31ra egindako kanpainan, 800 galdetegi eta kontsulta inguru jaso dira, eta 550 konpost-poltsa banatu dira. Horrez gain, 24 informazio-saio egin dira herriko auzoetan, hondakinak behar bezala bereizteari buruzko zalantzak argitzeko eta gaikako bilketa-zerbitzua hobetzeko bidean herritarren proposamenak jasotzeko.
2026-10-29
Lasarte-Oriako merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak amaiera eman dio urriaren 13tik 25era egindako udazkeneko kanpainari eta positiboki baloratu ditu Lasarte-Oriako merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko antolatutako jarduerak eta horietan herritarrek izandako parte-hartzea. Iván Muñoz, Ana Sofía Argucia, Uxoa Iparragirre, José Luis Rubio eta Beñat Odoz izan dira 2026ko udazkeneko kanpainaren irabazleak eta herriko establezimenduetan erabiltzeko erosketa-bonuak jaso dituzte sari gisa.



