Aplikazio habiaratuak
Participación ciudadana
Herritarren Parte-hartzea
Lasarte-Oriako Udalean oso garrantzitsutzat jotzen dugu herritarrek udal-kudeaketan parte hartu dezatela, hartzen diren erabakiak zenbat eta ordezkagarriagoak izan, orduan eta hobeto erantzungo baitiegu lasarteoriatarrei, eta horixe da gure helburu nagusia. Kudeaketa demokratikoagoa eta gardenagoa izan dadin, gaurkotasun-gaien inguruko iritziak normaltasunez eta modu sinplean emateko sistemak gaitu behar dira, hau da, herritarrei beren proposamenak planteatzeko aukera eman behar zaie.
Atal honetan, dagoeneko martxan dauden eta zure partaidetza behar duten prozesuak eta dagoeneko amaitu direnen informazioa jasotzen dira. Era berean, mozioak eta proposamenak nola aurkeztu erakutsiko dizugu, baita herritarren kontsultak nola proposatu ere.
Aplikazio habiaratuak
Prozesu irekiak
Lasarte-Oriako AROA: euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa
Lasarte-Oriako Udalak euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko bide berri bat abiatu nahi du AROA prozesuaren bidez. Aurreko urteetan urrats garrantzitsuak egin ditugu, baina badakigu hizkuntza-egoera bizia eta aldakorra dela, eta horregatik behar dugu ikuspegi berritu bat.
Lasarte-Oriako Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala (PIAU)
Lasarte-Oriako Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala (PIAU) berrikusteko eta egiteko prozesuaren esparruan, Udalak herritarrei eta inplikatutako elkarte, erakunde publiko eta eragileei zuzendutako saio ireki bat egingo du, Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala egiteko prozesuari buruzko informazioa emateko eta interes-talde guztien proposamenak eta iritziak jasotzeko.
Terrazei buruzko ordenantza aldatzeko aurretiazko kontsulta. Alegazioak egiteko epea zabalik.
Lasarte-Oriako Udalak terrazetako ordenantza aldatzeko prozesuari hasiera eman dio herritarrei aldez aurretik kontsulta eginda. Kontsulta publiko hori apirilaren 6ra arte egongo da zabalik.
Lasarte-Oriako etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ordenantzaren aldaketa egin aurreko kontsulta
Kontsulta eta entzunaldia 2025eko ekainaren 13tik 2025eko ekainaren 26ra egongo dira zabalik
Kontsulta egiteko epea 15 egunekoa da, Udalaren webgunean argitaratzen denetik.
Hasierako onarpena, baratze ekologikoen esleipena eta kudeaketa arautzen duen ordenantza
Baratze ekologikoen esleipena eta kudeaketa arautzen duen ordenantzaren hasierako onarpena argitaratu da. Horrekin, dokumentuari alegazioak aurkezteko epea ireki da, uztailaren 17an amaituko dena.
Kontsulta egiteko epea hilabetekoa da, Udalaren webgunean argitaratzen denetik.
"AU.16 Oriagain" hirigintza-eremuko plan partziala jendaurrean jartzea.
"AU.16 Oriagain" hirigintza-eremuko plan partziala jendaurrean jartzea.
Bukatutako prozesuak
2026ko Inauterien gaia aukeratu
Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2026. urteko Inauterietan?”
Lasarte-Oriako 2025eko kirolariak
Azaroaren 9an Lasarte-Oriako 2025eko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua amaituko da
Zabaleta-Berri eta Zataraingo espazio publikoen estalkiak
Zabaleta-Berri eta Zatarain auzoetako espazio publikoen estalkien ezaugarriei buruzko erabakiak hartzeko prozesu parte-hartzea
Aurtengoan ekainaren 26tik 30era ospatuko ditugu San Pedro jaiak herrian. Jaietarako proposamen zehatzik baduzu? Eta, nor omenduko dugu?
Irekita 2025eko San Pedro jaietako kartela bozkatzeko epea
Amaitu da 2025. urteko San Pedro jaietako kartel-lehiaketara lanak aurkezteko epea. Lasarte-Oriako Udalak herritarrek beren iritzia ematea nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko orduan. Aurtengoan, guztira 30 lan aurkeztu dira.
Aukeratu aurtengo zure kirolaria. Lasarte-Oriako 2024ko kirolariak
Azaroaren 28an Lasarte-Oriako 2024ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua amaituko da
Baratzeei buruzko araudiaren aurretiko kontsulta
Lasarte-Oriako baratze ekologikoen esleipena eta kudeaketa arautzen duen erregelamenduaren kontsulta publikoaren memoria
Bideo laburren lehiaketa. Euskaraldia 2025.
Bideo laburren lehiaketa egunerokoan euskararen erabilera sustatzeko
Kontsulta publikoa. Hirigintza-jardueran esku hartzeko ordenantza
Lasarte-Oriako Udalak hirigintza-jardueran esku hartzeko ordenantza bat egitea aurreikusten du, obrak eta jarduerak baimentzeko espediente motak arautzeko, lizentzien, aurretiazko komunikazioen edo erantzukizunpeko adierazpenen bidez.
Dokumentua gaur argitaratu da GAOn, eta une honetan ireki da 45 egunez jendaurrean ikusgai jartzeko epea, herritarrek dokumentuari alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten. HAPOak 15 urteko balio-aldia izango du behin betiko onesten denetik, eta, horren bidez, Lasarte-Oriako Udala behin betiko egokitzen da Lurzoruaren Euskal Legera. Dokumentuak udalaren webgunean egongo dira eskuragarri.
Herritarrentzako Arreta Zerbitzuari buruzko ordenantza egiteko jendaurreko erakustaldian
Herritarrentzako Arreta Zerbutzua arautuko duen ordenantza egin aurreko jendaurreko erakusketa.
Nekazaritza-ustiategietara bideratutako eraikinak hobetzeko eta modernizatzeko laguntzen oinarrien arautuko duen ordenantza egin aurreko jendaurreko erakusketa.Proposamenak aurkezteko epea irailaren 10ean amaituko da.
Hasierako onespea: Zaraten eta bibrazioen aurka ingurumena babesteari buruzko ordenantza
Jadanik argitaratu da zaraten eta bibrazioen aurka ingurumena babesteari buruzko ordenantzaren hasierako onespena. Horrekin, dokumentuari alegazioak aurkezteko epea ireki da, ekainaren 7an amaituko dena.
Administrazio Elektronikoari buruzko ordenantza egiteko jendaurreko erakustaldian
Administrazioaren eta herritarren arteko harremanetan esparru juridiko seguruagoa ezartzeko, udalean administrazio elektronikoa arautuko duen ordenantza egin aurreko jendaurreko erakusketa.
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra hiri eredua definitzeko oinarrizko plana da. Bertan lur zoruen erabilera, hirigintza araudiak, azpiegiturak, etab. definituko direlarik.
Hiri-Mugikortasun Jasangarrirako Plana
Udalak Hiri-Mugikortasun Jasangarrirako Plana aurkeztu du. Diagnostikoaren lehen fasean dago orain, eta tresna efikaza izango da udalerriko mugikortasunean patroi berri bat lortzeko.
Jadanik argitaratu da ostalaritzako jardueren osagarri diren terrazak eta mahaitxoak jartzeko jabari eta erabilera publikoko lurzorua okupatzea arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena. Horrekin, dokumentuari alegazioak aurkezteko epea ireki da, maiatzaren 16an amaituko dena.
Udalak Klimaren eta Energiaren Plana (KEP) egiteko prozesua aurkeztu du. Hasteko, egungo egoeraren diagnostikoa egin eta ekainaren 21era arte partaidetza-prozesu bat ireki du.
Hasierako onespea: Etxeko eta merkataritzako hondakinen ordenantza
Jadanik argitaratu da Etxeko eta merkataritzako hondakinen ordenantzaren hasierako onespena. Horrekin, dokumentuari alegazioak aurkezteko epea ireki da, maiatzaren 27an amaituko dena.
Lasarte-Oriako Musika Eskola: tresna berrien bila
Gogoeta bat egiten ari gara Musika Eskolaren etorkizunari buruz eta gaur egun ematen diren tresnen kopurua handitzeko beharrari buruz. Hori dela eta, Lasarte-Oriako herritarren eta elkarteen iritzia ere aztertu nahi dugu.



















 - banner PP.jpg/890acf04-61a2-9aa5-1cd0-08e88213a966)
