Aplikazio habiaratuak
NAN/Pasaportea berritzeko hitzordua
Lasarte-Orian NANerako edo pasaporterako aurretiko hitzordua eskatzea, kontsultatzea edo baliogabetzea
Izapidea egin ahal izateko, Polizia Nazionalaren unitate mugikor bat udalerrian (Askatasunaren Parkean) egongo da hilean bi egunetan. Egun zehatzak pixkanaka irekiko dira eta zerbitzuaren ordutegia 8:30etatik 14:30etara izango da.
Ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea.Hitzorduaren egunean, kasuaren arabera beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu beharko da, beherago kontsulta daitekeena.
Informazio gehiagorako
- Telefonoa: 943 376 185
- Telefono bidezko arreta ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
Zer dokumentazio eraman behar dut hitzorduaren egunean?
NAN
TASA: 12,00 euro (ESKUDIRUTAN)
Familia ugaria: Doakoa (nahitaezkoa da indarrean dagoen familia ugariaren titulua aurkeztea)
IRAUNGITZEAGATIK BERRITZEA, DATUAK ALDATU GABE
- NAN
- Argazki berri bat (kolorea, atzealde zuria, aurpegi garbia).
NANa GALDU EDO LAPURTZEAGATIK BERRITZEA
- Salaketa jarri badu, ekarri egin beharko du. Interesduna 14 urtetik beherakoa bada, aitarekin edo amarekin, legezko tutorearekin edo ahaldunarekin etorri beharko da, indarrean duen NAN/AIZarekin.
- Kasuen arabera, baliteke argazki bat behar izatea.
NAN LEHEN ALDIZ
- Erregistro Zibilaren Hitzez Hitzeko Jaiotza-Ziurtagiria (duela 6 hilabete baino gutxiago emana), "NANa lortzeko bakarrik egina.
- Errolda-ziurtagiria (3 hilabetera iraungitzen da).
- Argazki berri bat (kolorea, atzealde zuria, aurpegi garbia).
- Interesduna 14 urtetik beherakoa bada, aitarekin edo amarekin, legezko tutorearekin edo ahaldunarekin joango da, indarrean dagoen NAN/AIZa duela.
FILIAZIO-DATUAK ALDATZEA
- Argazki berri bat (kolorea, atzealde zuria, aurpegi garbia).
- NAN
- Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, datuak aldatu direla egiaztatzen duena (duela 6 hilabete baino gutxiago emana).
- NANa indarrean badago, datuak aldatzeagatiko eragiketa doakoa da).
PASAPORTE
TASA: 30,00 euro (ESKUDIRUTAN)
Familia ugaria: Doakoa (nahitaezkoa da indarrean dagoen familia ugariaren titulua aurkeztea)
- Argazki berri bat (kolorea, atzealde zuria, aurpegi garbia).
- Indarrean dagoen NANa
- 14 urtetik beherakoa bada eta NANik ez badu, Hitzez Hitzeko Jaiotza Ziurtagiria ekarri beharko du, pasaportea lortzeko egina dagoela jasotzen duena (Espainian emandako pasaportea izan ezean).
- Pasaportearen titularra 18 urtetik beherakoa bada, aita eta amarekin (biak) etorriko da, indarrean dituen NAN/AIZarekin (edo Hitzez Hitzezko Jaiotza Ziurtagiriarekin). Tutoretzapekoen kasuan, tutore diren pertsona guztiak etorriko dira, NAN/AIZ eta tutorea izendatzeko epaia dutela.
- Indarrean zuen pasaportea galdu edo lapurtu eta salaketa jarri bazituen, ekarri egin beharko dira.
- Aurreko pasaportea, oraindik iraungita ez badago.
