Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Musika eskola

Musika eskola

Egitekoa

Udal Musika Eskolak musikarekin lotutako prestakuntza praktikoa eskaintzea du helburu. Edozein adinetako pertsona zaletuei xedatuta dago, horien orientazioa dena dela. Era berean, ikasketa profesionaletarako prestakuntza eskaintzen zaie bokazio eta gaitasun bereziak dituztenei.

Honako helburu hauek planteatzen ditu:

  • Haurtzarotik, musikarekiko ezagutza eta hura hautemateko gaitasuna sustatzea, gazteak direnetik, hura ikas dezatela sustatuz.
  • Instrumentuen irakaskuntza eskaintzea, banaka nahiz taldean jotzeko.
  • Instrumentuez gain, musika-irakaskuntza osagarria eskaintzea.
  • Ikasleen artean, ahots- eta instrumentu-taldeetan parte hartzeko interesa sustatzea.

Eskaintza eta Plan pedagogikoa

Udal Musika Eskolak honako aukera hauek eskaintzen ditu:

  • MUSIKA-HIZKUNTZA
  • TALDE INSTRUMENTALA
  • ARMONIA
  • ZEHARKAKO TXIRULA
  • AKORDEOIA
  • GITARRA
  • GANBERA
  • KORUA
  • FOLK TALDEA
  • GITARRA ELEKTRIKOA
  • PIANOA
  • TRIKITIXA ETA PANDEROA
  • TRONPETA
  • TXISTUA
  • BIOLINA

 

Plan pedagogikoa: I. maila

1. Musika-tailerra. I. Txokoa

  • 4 urteko neska-mutilentzat
  • Ordutegia: astelehenetan eta asteazkenetan, 17:15etik 18:00etara

2. Musika-tailerra. II. Txokoa

  • 5 urteko neska-mutilentzat
  • Ordutegia: astelehenetan eta asteazkenetan, 18:00etatik 18:45era

3. Musika-tailerra. III. Txokoa

  • 6 urteko neska-mutilentzat
  • Ordutegia: asteartetan eta ostegunetan, 17:30etik 18:15er

4. Musika-tailerra. IV. Txokoa

  • 7 urteko neska-mutilentzat
  • Ordutegia: asteartetan eta ostegunetan, 18:15etik 19:00etara

Plan pedagogikoa: II. eta III. mailak

Haur-hastapena

  • 8 urtetatik aurrera
  • Ordutegia: asteartetan eta ostegunetan, 18:15etik 19:00etara

Helduen taldea

  • 14 urtetatik aurrera
  • Ordutegia: astelehenetan, 20:00etatik 21:30era

Oferta

  • Lehen ikaskuntza-urtean, ikasle berriek eskolako instrumentuak erabili ahal izango dituzte zentroan, betiere instrumentu bakoitza erabilgarri badago.
  • II. mailan, hau da, bigarren urtetik aurrera, ikasleek Ganbera edo Talde Instrumentala egin beharko dute, irakasleak erabakitzen duenaren arabera.
  • III. mailan, ikasleek Ganbera edo Talde Instrumentala egin beharko dute.

Korua

  • Helduak
    • Ordutegia: ostegunetan, 20:15etik 21:15era
  • Haurrak
    • Ordutegia: astelehenetan, 17:30etik 18:30era

Plan pedagogikoa: IV. maila

Instrumentuarekin jarraitu nahi duten, baina taldean bakarrik parte hartu nahi duten ikasleentzat. Gaindituta izan behar dute II. maila.

 

Aurrematrikula

Maiatza-Ekaina

Nahitaez egin behar da aurrematrikula. Plaza-eskaera egiterakoan, eta matrikulatu aurreko baldintza gisa, dagokion kuotaren % 10 ordaindu beharko da Udalak xede horrekin zehaztutako kontu korrontean. Kasu bakoitzari dagokion matrikularen 1. ordainketan aplikatuko da deskontua. Plaza eskatzen duten, baina matrikularik egiten ez duten ikasleek ez dute egindako ordainketa itzultzeko eskubiderik izango. Plazarik gabe geratzen diren aurrematrikulekin itxarote-zerrenda bat sortuko da.

 

Matrikula

Matrikulak uztailean egingo dira. Irailean, libre geratu diren plazetan matrikulatzeko aukera irekiko da.

 

Tasak

 
  Erroldatutak Erroldatu gabekoak
Musika txokoa 281’15 338’20
Musika-hizkuntza 281’15 338’20
Musika-tresna 281’15 338’20
Txistua edo akordeoia 220’15 ---
Musika-hizkuntza + instrumentua 520’85 632’10
Musika-hizkuntza + txistua edo akordeoia 408’15 ---
Korua 47’10 57’15
Musika-Ganbera 141’35 169’75
Armonia 265’50 323’90
Talde instrumentala 92’75 112’75

 

Hobariak

Hobariak eta/edo salbuespenak egongo dira Gizarte Larrialdiko Laguntzak (GLL) jasotzen dituztenentzat eta langabetuentzat. Era berean, % 10eko hobaria aplikatuko zaie Udalak edo Eusko Jaurlaritzak igorritako gazte-txartela dutenei, eta % 30eko hobaria familia ugariei. Horrez gain, kuotetan hobariak eskatu ahal izango dira familia-unitateko bi kide edo gehiago eskolan matrikulatzen badira.

Ordaintzeko modua

Tasak banku-helbideratze bidez ordainduko dira, ordainketa bakar batean edo 10 hiletan zatituta.