Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu Jaiak

Aplikazio habiaratuak

Saluda jaiak 2026

Jaietako Agurra

Lasarte-Oriako bizilagun maiteok:

Urtaro aldaketak gure festarik maitagarrie nakekartzen dizkigu lasarteoriatarroi. Bertan herri gisa murgiltzen gara, ospatzeko, jolasteko, dantzatzeko, abesteko... San Pedro jaiak momentu ezin hobea dira komunitatea egiteko, eta besoak zabalik hartzen ditugu bisitatzen gaituztenak.

Gure herriko jaiak oso bereziak dira. Bereziak, era guztietako pertsona eta kolektiboei mota guztietako jarduerak eskaintzeko udalak diseinatzen duen egitarau handiagatik. Aurtengoa ere nabarmentzeko modukoa da, musika-programazio garrantzitsua, bizia eta askotarikoa dela eta.

Egitaraua bizia era bada, oso bizia izan ere, eta ezinezkoa izango litzateke gure elkarte-sare aberatsaren ezinbesteko laguntzarik gabe, urtez urte, bere lanarekin, gure jaiak aberastu eta mundu guztiarentzat erakargarri bihurtzen baititu. Udalaren eta herritarren artean sortzen diren sinergiek indartsu egin eta hazi eginarazten gaituztelakoan gaude.

Jaiek guztionak izan behar dute. Ezin bestela izan. Horregatik, Udaletik dei berezia egiten dizuegu sanpedroez errespetuz, berdintasunean eta inklusioan goza dezazuen. Pertsona guztiak, gure generoa, sexu-orientazioa edo identitatea alde batera utzita, gure herriaren parte gara. Halaber, espazio publikoak errespetatuz eta desgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasuna eta mugikortasuna ez oztopatuz, haiek ere jaiez gozatzeko aukera izan behar baitute. Lasarte-Oriak erakutsi nahi du gozatzea, errespetatzea eta elkarrekin bizitzea ez direla aditz baztertzaileak, osagarriak baizik.

Ospa ditzagun, bada, bakean eta harmonian sanpedroak. Gogoan izan behar dugu jaietako alaitasuna, egun hauetan bizi dugun giro paregabea.

Beraz, kalera irtetera gonbidatzen zaituztet, gozatzera, elkarrekin bizitzera eta oroitzapen ahaztezinak sortzera, betiere elkarrenganako errespetuan eta bizikidetza baketsuan oinarrituta. Eta gogoratu soilik BAI dela BAI

San Pedro jai zoriontsuak opa dizkizuet!

Alkatea
Festetako zinegotzia Txus Alonso - Alkatea Agustín Valdivia