Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Lasarte-Oriako baratze ekologikoetan izena emateko deialdia

Lasarte-Oriako baratze ekologikoetan izena emateko deialdia 

Plazaolako Landa Parkeko Baratze Ekologikoen programa, baratzezaintza ekologikoaren bidez lurzoruaren eta uraren erabilerak kudeatzeko eta espezie autoktonoak kontserbatzeko ingurumen-prestakuntza eta -kontzientziaziorako bitarteko gisa planteatzen da. Horrela, Lasarte-Oriako Udalak Plazaolako Landa Parkearen eremuko baratze partzelak bideratzen ditu, Lasarte-Oriako biztanleriaren zati batek familiako kontsumorako elikagaiak lortzeko erabili ahal izango dituenak.

Deialdi honen xedea da Plazaolako parkeko udal baratze ekologikoak erabiltzeko lizentziak emateko baldintzak ezartzea. 79 baratze ditu, honela banatuta: 

  • 5 m2-ko 2 bankal handi, mugikortasun urriko pertsonentzat.
    30-40 m2 arteko 77 baratze 

Era berean, parkearen gainerako azalera komunitate-erabilerarako da (zerbitzu-eraikinak, bideak, ureztatzeko putzuak, konpostaje-guneak...). 


Nortzuk izan daitezke Lasarte-Oriako baratze ekologikoen parkea okupatzeko lizentzien onuradunak? 

Aisialdiko baratze ekologikoak okupatzeko lizentzien onuradun izan ahalko dira Lasarte-Oriako udalerrian erroldatuta dauden pertsonak, baldin eta esleipena egin baino gutxienez hiru urte lehenago herrian bizi badira eta, gainera, honako baldintza hauek betetzen badituzte: 

  • Lasarte-Oriako Udalarekiko zerga-betebeharrak edo bestelakoak egunean izatea.
  • Bizikidetza-unitateko kide ez izatea beste baratze ekologiko baten erabiltzailea.
  • Lasarte-Oriako udalerrian ez izatea ez familia-unitateko kiderik nekazaritza-jardueretarako egokiak diren landa-izaerako lursailik jabetzan, ez gozamenean edo errentamenduan. 

Adingabeen eskaerak aitak, amak edo tutoreak abalatu beharko ditu, eta heldua izango da arduraduna, ordenantza arautzailean aurreikusitakoaren ondorioetarako. 

Zenbat denborarako ematen dira Lasarte-Oriako baratze ekologikoen parkea okupatzeko lizentziak? 

Baratzeak erabiltzeko lizentziak lau urtera arte luza daitezkeen urteko aldietarako emango dira, eta erabiltzeko baldintzak 2025eko irailaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako baratze ekologikoak esleitzeko eta kudeatzeko Ordenantzan eta lizentzian ezarritakoak izango dira. 

Zer kostu du Lasarte-Oriako baratze ekologikoen parkeko lurzati bat okupatzeko lizentziak? 

Erabiltzaile bakoitzak 100 euroko fidantza ordaindu beharko du, onuradunak baratzea lagatzeko epea agortzen duenean itzuliko dena, eta baratzea erabiltzeagatiko urteko tasa bat, ordenantza fiskaletan ezarriko dena. 

Nola lor dezaket Lasarte-Oriako baratze ekologikoen parkeko lurzati bat okupatzeko lizentzia? 

Lursailen zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da eskabide bat erregistratzea, udalaren webgunean argitaratutako eskabide-inprimakiaren arabera. 

Honako dokumentazio hau aurkeztu behar da eskabidearekin batera, onartua izateko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko: 

  • NANaren edo legez ordezkatzen duen dokumentuaren fotokopia.
  • 3. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
  • Hala badagokio, langabetua dela, minusbaliatua dela eta irabazi-asmorik gabeko elkartea dela egiaztatzen duen agiria. 

Huertos ecológicos

Lasarte-Oriako Udalak, eskaeretan jasotako inguruabarren egiazkotasunari buruzko egiaztapen egokiak egin ondoren, onartuen eta baztertuen aldez aurreko zerrenda bat egingo du, eta zerrenda hori iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian jarriko da, hamar (10) egun naturaleko epean erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. 

Erreklamazioak ebatzi ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda udaletxeko iragarki-oholean eta web orrian argitaratuko da. 

Zein da izena emateko epea? 

Izena emateko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2025eko urriaren 15ean amaituko da. 

Nola esleituko dira baratzeak? 

Baratzeak zozketa publiko bidez esleituko dira, parte-hartzaileen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren. Zozketaren eguna, ordua eta lekua jakinaraziko dira. 

 

Informazio erlazionatua