Ikastaroak

Kulturako ikastaroak
2026-2027

Izena emateko epea irailaren 10etik 20ra izango da (biak barne).

Izena emateko bide hauetako edozein erabil daiteke:

  • Aurrez aurre: udaletxeko beheko solairuan, 9:00etatik 14:00etara
  • Online: Egoitza elektronikoa
  • Udalean, kiroldegian eta kultur etxean dauden kudeaketa elektronikoko terminalen bidez.

Plazak izena emateko ordena zorrotzaren arabera esleituko dira. Ikastaro bakoitzeko plaza-kopurua bete ondoren, hurrengo eskaerak itxaron-zerrendan sartuko dira automatikoki.

Plazen baieztapena posta elektronikoz jakinaraziko dira irailaren 30ean.

Lasarte-Orian erroldatutako pertsonek % 40ko hobaria izango dute matrikularen prezioan.

Ikasturtea 2026ko urriaren 5ean hasi eta 2027ko ekainaren 18an amaituko da.

 

 

Liburuxka deskargatu

Liburuxka [pdf]

Informazio gehiagorako