Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu Jaiak

Aplikazio habiaratuak

Saluda jaiak 2025

Ekainaren 26tik 30era

  

Jaietako Agurra

Lasarte-Oriako bizilagun maiteok:

Udara eta San Joan sua iristearekin batera, festa-garaia hasten da, gure San Pedro jaiekin amaitzen dena. Ospakizun horiek komunitate gisa batzen gaituzte, eta gure tradizioez, kulturaz eta alaitasun partekatuaz gozatzeko aukera ematen digute.

Herriko entitateen lankidetza funtsezkoa izan da, eta izango da, gure festen arrakastarako. Haien ahaleginari eta dedikazioari esker, programazio askotarikoa eta entretenigarria eskain dezakegu, gure herriaren espiritua erakusten duena. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet jai hauek antolatzen lagundu duten elkarte eta lasarteoriatar guztiei.

Eta, nola ez, jai hauetan ere mantendu behar dugu errespetuarekin, berdintasunarekin eta inklusioarekin dugun konpromisoa. San Pedro jaiak egokiera ona baitira erakusteko Lasarte Orian pertsona guztiak ongietorriak eta errespetatuak direla, haien generoa, sexu-orientazioa edo identitatea edozein dela ere. Zeren eta, festa-giroa bada ere, EZETZ beti baita EZETZ.

Eta jai hauetan ere gogoan izan ditzagun jadanik gurekin ez daudenak, gaizkien pasatzen ari direnak, eta gerrak eta bortizkeriak minaren arrastoa uzten jarraitzen duten hainbat leku, hala nola Gaza, Ukraina, Hego Sudan...

Udal gisa dugun nahia da Sanpedroak bakean eta harmonian ospa ditzagula. Albiste bakarra izan dadila jaietako alaitasuna, egun hauetan biziko dugun festa-giro bikaina.

Denok gonbidatzen zaituztet, beraz, kalera irtetera festez gozatzera, elkarrekin bizitzera eta oroitzapen ahaztezinak sortzera, betiere elkarrenganako errespetuan eta bizikidetza baketsuan.

San Pedro jai zoriontsuak

Alkatea
Alkatea Agustín Valdivia
Festetako zinegotzia Txus Alonso