Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

2025eko abonuen itzulketari eta 2026ko konpentsazioari buruzko ohiko galderak

2025eko abonuen itzulketari eta 2026ko konpentsazioari buruzko ohiko galderak

Empalabramiento

Zergatik egingo da itzulketa hori? 

2025eko azaroaren amaieran udal igerilekuan antzemandako matxuraren ondorioz, Udalak instalazioaren zerbitzua 2026ko martxoaren hasierara arte eten behar izan zuen.

Egoera horrek abonatuei eta ikastaroetan izena emanda zeudenei eragin die. Horregatik, zerbitzua baliatu ezin izan zen aldiari dagokion zati proportzionala itzuliko du Udalak. 

Nori eragiten dio itzulketa horrek? 

Neurriak 2025ean eta 2026an instalazioan abonatutako pertsonei eragiten die. Orri honetan abonamenduei dagokien prozedura azaltzen da. 

Zer gertatzen da 2025ean abonatuta banengoen eta 2026an abonuari eusten badiot? 

Ez duzu inolako izapiderik egin behar.

Udalak automatikoki aplikatuko du zure 2026ko ordainketagatik ordaindu behar duzun zenbatekoa

  • 2025eko zati proportzionalari dagokion itzulketa kenduta, eta
  • 2026ko zati proportzionala ere kenduta. 

Zer gertatzen da 2025ean abonatuta bazegoen baina 2026an abonuari eusten ez badiot? 

Eskabide-orria aurkeztu behar duzu, honako hauekin: 

  • Zure datu pertsonalak,
  • Banku-kontuaren zenbaki bat,
  • Zure banku-kontua Kutxabank, Laboral Kutxa, CaixaBank, Banco Santander, BBVA, SabadellGuipuzcoano, Bankoa, Abanca, Caja Rural de Navarra eta Bankinter erakundeena ez bada, edo udalak zure banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzearen aurka bazaude, kontuaren titulartasuna justifikatzen duen dokumenturen bat aurkeztu behar duzu. 

Horrela, Udalak 2025ari dagokion zati proportzionala ordaindu ahal izango dizu. 

Non aurkezten da eskabidea?

Udaletxeko bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara, edo
Erregistro Elektronikoaren bidez.