Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Iruzurraren-Aurkako-plana

IRUZURRAREN KONTRAKO PLANA

Lasarte-Oriako Udalak, Errekuperazio, Transformazio eta Erresilientziako Planaren kudeaketa-sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduan ezarritako erregulazioari jarraituz, zeinak ezartzen baitu ETEPeko neurrien exekuzioan parte hartzen duen entitate erabakitzaile edo betearazle orok «Iruzurraren kontrako neurrien plan» bat izan beharko duela, zeinak ahalbideko dion, bere jardun-eremuaren barruan, dagozkion funtsak aplikatu beharreko arauen arabera erabili direla bermatzea eta adieraztea, bereziki iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeari, detektatzeari eta zuzentzeari dagokionez. Manu hori aplikatuz, Lasarte-Oriako Udalaren Iruzurraren kontrako Neurrien Plana egin da.

Iruzurraren kontrako neurrien plan honen helburua barruko zein kanpoko iruzurra murriztea da, Errekuperazio, Transformazio eta Erresilientziako Planaren esparruan garatutako azpiproiektuei eta jarduketei lotuta.

Hala, Planak iruzur-arrisku nagusiei modu espezifikoan helduko die, iruzurraren aurkako zikloan funtsezkoak diren lau elementuak kontuan hartuta: prebentzioa, detekzioa, zuzenketa eta jazarpena. Halaber; alderdi interesatu guztiek beren erantzukizunak eta obligazioak behar bezala ulertzen dituztela ziurtatuko du, eta onuradun potentzial guztiei helarazten zaiela, erakundearen barruan eta kanpoan, erakunde honek iruzurrari aurre egiteko planteamendu koordinatua hartu duelako mezua.

Iruzur-arriskuaren ebaluazioa, prebentzioko eta detekzioko neurri egokiak eta LASARTE-ORIAKO Udalak une egokian koordinatutako ikerketa konbinatuz gero, nabarmen murriztuko da iruzur-arriskua, eta, gainera, disuasio-metodo garrantzitsua izango da.

Iruzurraren kontrako Neurrien Plan hau honako arau hauen mende dago: 2017/1371 (EB) direktiba, Batasunaren finantza-interesei eragiten dien iruzurraren kontrako borrokari buruzkoa; 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2018ko uztailaren 18koa, Batasunaren aurrekontu orokorrari aplikatu beharreko finantza-arauei buruzkoa (aurrerantzean, EBren Finantza-Erregelamendua), eta 11/2021 Legea, uztailaren 9koa, Iruzur fiskala prebenitzeko eta haren kontra borrokatzeko neurriei buruzkoa.

Azkenik, Plana prestatzeko, honako hauek hartu dira erreferentziatzat: «Guidance Note on fraud risk assessment for 2014-2020», zeinetan garatzen baitira arriskuaren kontrako neurri efektibo eta proportzionatuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 125.4 c) artikulua aplikatuz; eta Batzordearen Komunikazioa (2021/C 121/01), interes-gatazkako egoerak Finantza-Erregelamenduaren arabera saihesteko eta kudeatzeko orientabideei buruzkoa.

Beherago deskargatu daiteke Lasarte-Oriako Udalaren iruzurraren kontrako neurrien plana.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Iruzurraren kontra borrokatzeko konpromisoa da, Errekuperazio eta Erresilientziako Mekanismo Europarraren funtsekin finantzatutako ekimenak gauzatzeko esparruan.

Lasarte-Oriako Udalak EEMren Funtsak Kudeatzeko Agintaritzaren funtzioa betetzen du.

Lasarte-Oriako Udala osatzen duten enplegatu publikoen obligazioa da, besteak beste, "interes orokorrak zaintzea, Konstituzioari eta gainerako ordenamendu juridikoari men eginez eta horiek betez, eta printzipio hauen arabera jardun beharko dute: objektibotasuna, integritatea, neutraltasuna, erantzukizuna, inpartzialtasuna, konfidentzialtasuna, zerbitzu publikorako dedikazioa, gardentasuna, eredugarritasuna, austeritatea, irisgarritasuna, efikazia, zintzotasuna, ingurune kulturalaren eta ingurumenaren sustapena, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko errespetua" (7/2007 Legea, apirilaren 12koa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuarena, 52. artikulua).

Era berean, EBren finantza-interesak babestea dagokie, erantzunkidetasuneko, efikaziako eta lankidetzako printzipioen arabera.

Lasarte-Oriako Udalak bere konpromisoa adierazten du arau juridikoak, etikoak eta moralak betetzean estandarrik altuenak mantentzeko, integritateko, objektibotasuneko eta onestasuneko printzipio gorenei atxikitzen zaie, eta iruzurraren eta ustelkeriaren kontrakotzat hartua izan nahi du bere eskumenak gauzatzen dituen moduan.

Politika horren helburua iruzurrezko jarduera guztiak gaitzesten dituen kultura bat sustatzea da, iruzurra prebenitzen eta detektatzen lagunduko duena eta iruzurrak eta horiei lotutako delituak ikertzeko prozedura efektiboak garatzea ahalbidetuko duena, eta kasu horiek dagokienean eta behar bezala tratatzen direla ziurtatuko da.

Lasarte-Oriako Udalari dagokion adierazpen instituzionala beherago deskargatu daiteke.

KODE ETIKO ETA JOKABIDEZKOA

Funts publikoen kudeaketa orok bere zutabe nagusien artean izan behar du funts horien kudeaketa printzipio etikoetan oinarritua izan dadin lortzea. Lasarte-Oriako Udalak bere konpromisoa adierazten du arau juridikoak, etikoak eta moralak betetzean estandarrik altuenak mantentzeko, integritateko, objektibotasuneko eta onestasuneko printzipio gorenei atxikitzen zaie, eta iruzurraren eta ustelkeriaren kontrakotzat hartua izan nahi du bere eskumenak gauzatzen dituen moduan.

Europar Batasuneko araudiak espresuki ezartzen du agintari kudeatzaileek iruzurraren kontrako neurri efikaz eta proportzionatuak aplikatu behar dituztela, prebentzioarekin, detekzioarekin, zuzenketarekin eta jarduketa judizialarekin lotutako alderdiei erantzuteko. Jarduketa-eremu horretan, funtsezkoa gertatzen da iruzurraren kontrako kultura bat garatzea, alde batetik, iruzurgile izan daitezkeenei iruzur egiteko asmoa kentzen lagunduko duena eta, bestetik, Kudeaketaren Agintaritzako langileek iruzurrari aurre egiteko ahalik eta konpromiso handiena hartzea lortzen lagunduko duena.

Kudeaketaren Agintaritza gisa, Lasarte-Oriako Udalak badu iruzurraren kontrako neurri efikaz eta proportzionatuak martxan jartzeko prozedura bat, hautemandako arriskuak kontuan izanda.

Jokabide-kodea, langile guztiek hari atxikitzen zaiela aldizka adierazi behar dutena eta interes-gatazkei, abegikortasunaren eta oparien politikari, informazio konfidentzialari edo ustezko iruzurra jakinarazteari buruzko gaiak jasotzen dituena, besteak beste.

Kode hau funtsezko tresna bat da iruzurraren arloko balioak eta jokabidezko jarraibideak transmititzeko, eta EEMaren kudeaketari, jarraipenari eta kontrolari dagokienez Lasarte-Oriako Udaleko langileen jarduera gidatu behar duten printzipioak biltzen ditu.

Beherago deskargatu daiteke Lasarte-Oriako Udalari lotutako kode etiko eta jokabidezkoa.

 

 

Iruzurraren kontrako plana deskargatu (Bakarrik erderaz)

Iruzurraren kontrako plana [pdf]

 

Iruzurraren aurkako adierazpen instituzionala deskargatu (Bakarrik erderaz)

Iruzurraren aurkako adierazpen instituzionala [pdf]

 

Kode etiko eta jokabidezkoa deskargatu (Bakarrik erderaz)

Kode etiko eta jokabidezkoa [pdf]