Identifikazio- eta sinadura-sistema onartuak

Prozedura bat hasteko edo prozedura baten izapidetze-egoera kontsultatzeko, beharrezkoa izango da interesdunak bere burua modu frogagarrian identifikatzea Egoitza elektronikoan. Horretarako, ezinbestekoa izango du ziurtagiri elektroniko bat edukitzea.

Udalak onartutako ziurtagiri elektronikoak ere baliozkotzat joko dira hauteskunde-elkarteek udal-hauteskundeetan abalak aurkezteko, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 187.3 artikuluarekin bat etorriz.

Ziurtagiri elektronikoak (identifikazio eta sinadura digitala)

Ziurtagiri elektronikoa ziurtagiriaren titularra identifikatzeko aukera ematen duen datu-multzo bat da, beste pertsona eta/edo erakunde batzuekin informazioa modu seguruan trukatzeko, eta bidaltzen diren datuak elektronikoki sinatzeko, haren osotasuna eta jatorria egiaztatu ahal izateko.

Ziurtagiri mota asko daude. Morfologiaren arabera, txartel-formatuan izan daitezke (adibidez, NAN elektronikoa), edo software-formatuan, edo hodeian (b@kq, langileak hodeian eta abar). Eta, egiaztatzen dutenaren arabera, pertsona fisikoarenak, pertsona juridikoaren ordezkariarenak, enplegatu publikoarenak, egoitza elektronikoarenak, etab. izan daitezke.

Ziurtagiri batek balioa izan dezan, "Konfiantzazko zerbitzu elektronikoen emaile kualifikatuen" zerrendan dagoen erakunde edo enpresa batek eman behar du.

Egoitza elektronikoan, emaile kualifikatu horietakoren batek emandako edozein ziurtagiri erabili ahal izango duzu, hala nola NAN elektronikoa, edo Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak (FNMT) eta B@kQ-ek emandako ziurtagiriak.

 

IZENPE, S.A.rekin (Eusko Jaurlaritzaren konfiantzazko zerbitzu elektronikoen emaile kualifikatua) sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, nahi duten pertsonek berehala eta doan lor dezakete B@kQ ziurtagiria, Udaleko erregistro-bulegoetara bertaratuta eta behar bezala identifikatuta. Ziurtagiri horrekin izapide eta kudeaketa guztiak Udalaren Egoitza Elektronikoan egin ahal izango dituzte.