Aplikazio habiaratuak
Edukia • Muittu Manttangorri
Hiriko garraioa
Lasarte-Oriako “Muittu Manttangorri”. Mugi sistemaren barruan dago.
Lasarte-Oriak badu hiri-garraioko zerbitzu bat, Mugi sistemaren barruan integratua eta Muittu Manttangorri izenekoa, Lasarte-Oriako auzoak eta herriaren erdigunea lotzen dituena.
Ibilgailu berria, ISUZU Novociti Volt modelokoa, hiri-mugikortasun irisgarriaren, modernoaren eta ingurumena errespetatzearen aldeko apustu sendoa da. Autobusa, 8 metro baino gutxiago luze eta 2,5 metro zabal izanik, udalerriko kaleetan eroso ibiltzeko diseinatuta dago, edukierari eta erosotasunari uko egin gabe: 40 pertsona baino gehiago eraman ditzake, eseritako plazak, zutikakoak eta gurpildun aulkientzat edo haur-orgatxoentzat erreserbatutako espazioa kontatuta.
Ezaugarri nabarmenen artean daude mugikortasun urriko pertsonentzako plataforma ateragarria eta bideozaintzako sistema, hiru kamera dituen telebista-zirkuitu itxi batez osatua, zerbitzuaren segurtasuna indartzen duena.
Edukiera handiko baterien sistemari esker, autobus berriak 300 kilometro baino gehiagoko autonomia lor dezake, egun osoa kargatu beharrik gabe betetzeko nahikoa. Gainera, frenatzean edo azeleragailuari eragiten ez zaionean energia berreskuratzen du sistemak, hartara bere efizientzia optimizatuz.

