Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Edukia • Muittu Manttangorri

Hiriko garraioa

Muittu Manttangorri

Lasarte-Oriako “Muittu Manttangorri”. Mugi sistemaren barruan dago.

Lasarte-Oriak badu hiri-garraioko zerbitzu bat, Mugi sistemaren barruan integratua eta Muittu Manttangorri izenekoa, Lasarte-Oriako auzoak eta herriaren erdigunea lotzen dituena.

Ibilgailu berria, ISUZU Novociti Volt modelokoa, hiri-mugikortasun irisgarriaren, modernoaren eta ingurumena errespetatzearen aldeko apustu sendoa da. Autobusa, 8 metro baino gutxiago luze eta 2,5 metro zabal izanik, udalerriko kaleetan eroso ibiltzeko diseinatuta dago, edukierari eta erosotasunari uko egin gabe: 40 pertsona baino gehiago eraman ditzake, eseritako plazak, zutikakoak eta gurpildun aulkientzat edo haur-orgatxoentzat erreserbatutako espazioa kontatuta.

Ezaugarri nabarmenen artean daude mugikortasun urriko pertsonentzako plataforma ateragarria eta bideozaintzako sistema, hiru kamera dituen telebista-zirkuitu itxi batez osatua, zerbitzuaren segurtasuna indartzen duena.

Edukiera handiko baterien sistemari esker, autobus berriak 300 kilometro baino gehiagoko autonomia lor dezake, egun osoa kargatu beharrik gabe betetzeko nahikoa. Gainera, frenatzean edo azeleragailuari eragiten ez zaionean energia berreskuratzen du sistemak, hartara bere efizientzia optimizatuz.

 

Manttangorri hiri-autobusaren ordutegiak eta ibilbidea

 

 

Ordutegiak eta ibilbidea deskargatu

Ordutegiak eta ibilbidea [pdf]

 

2025eko Gabonetako zerbitzu bereziak

Ordutegiak [pdf]

Edukia • Taxia

Lasarte-Oriako "Taxi Zerbitzua"

Udal-ordenantza batek araututa, Lasarte-Oriak udal-lizentzi konbentzionalak eta egokituak (indarrean dauden irisgarritasun-arauen araberaz) duen taxi-zerbitzua du. Erabiltzaileen eta zerbitzuaren beraren eskura dute taxi-geltoki bat, hainbat aparkaleku Hipodromo hiribidean 3. dago, eta telefono finko bat deiak jasotzeko: 943361954.

Urteko 365 egunetan zerbitzua ematen dute. Hemen duzu lizentzien kontaktua.

Hona hemen 14 lizentien kontaktu telefono eta e-maila.

Liz.Zk.  Telefonoa Jai-eguna e-mail
1 624125589 astelehena  
2 647742080 astelehena urbancar576@gmail.com
3 639684110 asteartea robentaxi@gmail.com
4 615751125 osteguna  
5 687616071 asteartea anagrandeserrano@gmail.com
6 610291864 ostirala vicenterodriguezcarlos@gmail.com
7 617763221 asteazkena salotaxilasarte@gmail.com
8E/E      
9 677289596    
10 688756188 osteguna  
11 747418556 astelehena natan140307@gmail.com
12   asteartea  
13E/E      
14   asteazkena