Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Herritarrentzako bulego mugikorra

Herritarrentzako Bulego Mugikorrak udal-informazioa gerturatu nahi du auzoetara, alkatea bera eta udal-sailetako zinegotziak bertan direla. Gertuko eremu atsegin bat sortuko da auzoetako herritarrek beren kexak eta iradokizunak zuzenean helaraz ditzaten, abian diren proiektuak lehen eskutik ezagutzeaz gain. Herritarrentzako Bulego Mugikorra Atsobakarren, Sasoetan, Erdigunean, Zumaburun, Zabaletan, Kotxerasen, Basaundi Bailaran eta Orian kokatuko da.

2017ko urrian, Udalbatzarrak zerbitzu horren sorrera barne hartzen zuen Herritarren Partaidetza Araudia onartu zuen. Herritarrentzako Bulego Mugikorrak 10.735 euroko kostua du lau saio egiteko eta Gizaire S.L enpresari esleitu zitzaion.

 

Aurreikusitako egutegia

  • Urtarrilak 20: Basaundi bailara
  • Otsailak 17: Zumaburu- Isla plaza
  • Martxoak 31: Okendo plaza
  • Apirilak 28: Sasoeta - Jaizkibel plaza