Aplikazio habiaratuak
Galdutako objektuak
GALDUTAKO OBJEKTUAK
Atal honetan, Udaltzaingoaren bulegoetan jasotako objektu galduak erakusten dira. Azken bi hilabeteetako zerrenda bat aurkituko duzu. Bertan, entrega-data, identifikazio-kode bat eta deskribapen labur bat agertuko dira, bai eta, hala badagokio, nola jokatu behar den azaltzen duen informazioa ere.
Nola jasoko dut objektu bat ni haren jabe gisa identifikatu banaiz?
Objektua webgunean aurkituz gero, honako hau egin behar dut:
- Objektuaren ID idatzi eta Udaltzaingoaren bulegoetara Joan objektuaren jabetza kontsultatu eta frogatzera
- Galerari buruzko datuak eman: lekua eta data
- Objektua ahalik eta zehatzen deskribatu
- Jabea zarela egiaztatu, honako hauen bidez:
- Faktura (baldin badaukazu)
- Mugikorren kasuan: ekarri kargagailua, IMEI kodea duen mugikorraren faktura eta/edo PIN kodea
- Bitxiak badira, harribitxiaren edo fakturaren argazkiak ekarri, edo haren jabe gisa identifikatzen zaituen beste edozein datu
Balio txikiko objektuak
Udaltzaingoaren bulegoetan daude gordeta, bi hilabetez. Denbora igaro ondoren, erretiratu eta GKEei entregatzen zaizkie. Objektu galkorrak ahalik eta denbora gutxien.
Baliozko objektuak
Udaltzaingoaren bulegoetan daude gordeta, bi urtez. Objektu hauek ikusteko ordutegia 8:00etatik 15:00etara da.
Dokumentazioa (NAN, Pasaportea, txartelak, Mugi, etab.)
Kasu honetan beharrezkoa da Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea, dokumentazioa eskuragarri dagoela egiaztatzeko eta entrega koordinatzeko.
Nola jarri harremanetan Udaltzaingoarekin?
- Aurrez aurre, Kale Nagusiko 22. zenbakian
- Telefonoz: 943 362 442
- Posta elektronikoz: udaltzaingoa@lasarte-oria.eus
Zer egingo dut objektu bat galtzen badut?
- Udaltzaingoaren bulegoetara joan naiteke (Kale Nagusia 22)
- Edo galdutako objektuen zerrenda kontsultatzea udalaren webgunean
OHARRA: Adingabeek amarekin, aitarekin, tutoreekin edo legezko ordezkariekin joan behar dute.
Zer egingo dut galdutako objektu bat aurkitzen badut?
- Udaltzaingoaren bulegoetara eraman (Kale Nagusia 22)
- Nahi izanez gero, izen-abizenak, NANa, helbidea eta telefono-zenbakia idatziko dira eta objektua Udaltzaingoaren bulegoetan utzi izanaren egiaztagiria emango zaio, legezko xedapenei buruzko orri batekin batera. Orri horretan adierazten denez, 2 urte igaro eta legezko jabea agertu ez bada, objektua aurkitu zuen pertsonari itzuliko zaio, baliozkoa bada.
Gainerako objektuak, hala nola arropa, aterkiak, betaurrekoak eta abar, 2 hilabete igaro ondoren, mantendu ezin direlako, eta aprobetxatzeko asmoz, GKEei emango zaizkie edo suntsitu egingo dira, haien egoeraren arabera.
Mugikorrak, datuak babesteko legea dela eta, birziklatu egingo dira.
Zein arauk erregulatzen du?
Kode Zibilaren 615. artikuluak honako hau ezartzen du:
“Altxorra ez den gauza higigarri bat aurkitzen duenak bere aurreko edukitzaileari itzuli behar dio. Jabea ezagutzen ez badu, berehala utzi beharko du aurkikuntza egiaztatu den herriko alkatearen esku. Alkateak ohiko moduan argitaratuko du bi igandez jarraian.
Bi urte igaro ondoren, bigarren argitalpenaren egunetik zenbatzen hasita, jabea aurkeztu ezean, aurkitutako gauza edo haren balioa aurkitu zuenari esleituko zaio.”
