Coaching feminista
Coaching feminista: Ezagutu, onartu eta zaindu zure burua
Irakaslea
Nerea Redondo Otamendi
Deskribapena
Coachinga aldaketa prozesuetan laguntzeko metodologia da. Gune honetan, emakumeon funtzionatzeko eraren inguruan hausnartuko dugu, gure indarguneak identifikatu eta ahulguneak gure alde nola jarri landuko dugu. Autolaguntzan oinarritua, elkar entzun, elkarrekin hausnartu eta batak bestearekin ikasteko aukera ahalbidetzeko helburuarekin sortzen da ikastaro hau. Eguneroko arazoetan zentratu beharrean soluzioetan arreta jarriz, bakoitzaren helburu indibidual eta kolektiboetarantz urratsak emateko aukerak zabalduko ditugu.
00 Datos de Matriculación

Izena ematea
Izen ematea epea:
Irailaren 7tik 25era
Zozketa:
Irailak 28

Izen ematea nola egin
Aurrez aurre Emakumeen Etxean: Aralar plaza, 5.

