Emakumeen etxea

EMAKUMEEN ETXEA

Lasarte-Oriako Emakumeen Etxea Udaleko Berdintasun Sailaren baliabidea da, eta errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feministatik aztertzeko tresnak eskaintzen ditu.

Emakumeon ahalduntze indibiduala eta kolektiboa sustatzen du, eta emakumeen artean sareak sortzea ahalbidetzen du, pertsona guztientzako berdintasunezko gizarte aske eta iraunkor baterantz aurrera egiteko.

Topagune irekia, askotarikoa eta kultura anitzekoa, asoziazionismoa eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko, eta emakumeek bizitzako esparru guztietan parte har dezaten sustatzeko ekimenak eta zerbitzuak koordinatzeko.

Jabetze Eskolaren eta ohiko saioen bidez, adin eta jatorri guztietako emakumeentzako topaleku bat eskaintzen da Emakumeen Etxean. Bertan, estrategia eta aliantza feministak hausnartu, eztabaidatu, ikasi, sortu eta indartu ahal izango dira, baita errealitatea ikuspegi feministatik aztertu ere.

Zer eskaintzen du Emakumeen Etxeak?

  • Emakumeentzako Jabetze Eskola

Prestakuntza feministarako gunea, non adin eta jatorri guztietako emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiborako prozesuak bultzatzen diren. Gainera, bizitzako hainbat arlotan parte-hartze aktiboa errazten duten prozesuak bultzatzen dira. Gogoeta egiteko, eztabaidatzeko eta ikasteko topagune bat, estrategia eta aliantza feministak sortzeko eta indartzeko.

  • Ohiko saioak

Urtean behin antolatzen diren ekimenak dira, elkartzeko, ikasteko eta elkarri laguntzeko guneak sortzeko helburuarekin.

  • Aholkularitza zerbitzuak

    Ikuspegi feministatik, informazio eta aholkularitza psikologiko, sexologiko eta juridikoko zerbitzuak eskaintzen dira.

    • Aholkularitza Juridikoa

      Dibortzioak, emakumeen aurkako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzioprozesuen ondoriozko gatazkak, elikagai-pentsioak ez ordaintzea, bisitaerregimenak ez betetzea, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langileak eta gainerako langileak kaleratzea, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, gizarte-laguntzak, etab.

    • Aholkularitza Psikologikoa

      Emakumeei eta LGTBIQ+ pertsonei zuzendutako orientazio psikologikoko zerbitzu espezializatua da. Ikuspegi feministatik eskaintzen den zerbitzua da, ahalduntze indibiduala zein kolektiboa sustatzeko.

    • Aholkularitza sexologikoa

      Sexualitatearekin lotutako zalantzak, gatazkak eta beste gai batzuk argitzen laguntzeko zerbitzua da: sexu identitatea eta orientazioa, bikote harremanak, bizikidetza, ligatzea, intimitatea, komunikazioa, sexu grina, jeloskortasuna, sexu zailtasunak, haur eta nerabe hezkuntza...

*Zerbitzu hauetara jo ahal izateko, hitzordua eskatu beharko da Emakumeen Etxean (Aralar Plaza, 5) 943 363 958 • 688 683 954 telefonoen bidez edo emakumezentroa@lasarte-oria.eus helbide elektronikoaren bidez.

  • Ahalduntzeko taldeak

    Ahalduntzea lantzeko guneak dira, arlo pertsonaletik kolektiboraino, talde-prozesu jarraituan oinarrituta. Hainbat espazio garatuko dira, hainbat beharri erantzuteko eta lan egiteko.

    • Zaintzaileen Zaintza

    Zainketen arloan lan egiten duten emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiborako taldea, ikuspegi feministatik laguntza integrala eskaintzea helburu duena, beren lan eta giza eskubideen gainean kontzientzia hartzeko eta haiek defendatzeko prozesuak bultzatuz. Taldea hamabostean behin bilduko da, 14:00etatik 16:00etara, Emakumeen Etxean. Parte hartu ahal izateko, Villa Mirentxura hurbildu eta Gizarte Zerbitzuetan izena eman beharko da (Donostia Etorbidea 3) edo 943 376 179 telefonora deitu.

    Gaztelaniazko eskolak eta euskarara hurbiltzea, emakumeak banaka eta taldean ahalduntzeko eta herritar gisa ditugun eskubideez eta gaitasunez jabetzeko; gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak errazteko laguntza eskainiko da. Taldea astearte eta ostegunetan bilduko da, 14:45etatik 16:45etara, Emakumeen Etxean. Parte hartu ahal izateko, Villa Mirentxura hurbildu eta Gizarte Zerbitzuetan izena eman beharko da (Donostia Etorbidea 3) edo 943 376 179 telefonora deitu.