Emakumeen zentroko ikastaroak
Emakumeen zentroko ikastaroak
Emakumeen zentroa Lasarte-Oriako eta inguruetako emakume asko eta ezberdinak elkartzeko, elkar ezagutzeko, harremanak egiteko eta ahalduntzeko gune bat da.
Emakumeen zentroan egiten diren ikastaro eta jarduera guztien bidez, helburu bat dago azpian, ez beti ikusteko modukoa, baina bai beharrezkoa, eta da kontzientzia indibiduala eta kolektiboa hartzea gure gizartean emakume askok jasaten dituzten egoera estruktural ez beti argien gainean, hala nola berdintasun falta, diskriminazioa eta are erlazio sozialik eza ere.
Harresi hori ikusezina da, baina oso kaltegarria, eta eraistea guztion lana da. Lasarte-Oriako emakumeen zentroa da, izan da eta izango da horren sustatzaile eta bultzatzaile.
IZEN EMATEA
Otsailaren 2tik 6ra (biak barne)
GARRANTZITSUA: Ordainketa ikastaroetan izena ematen duten pertsonek otsailaren 6ko 17:00ak baino lehen pasa beharko dute Emakumearen Zentrotik eskaera sinatzeko. Sinatutako eskaera hau gabe izen-ematea ez da baliozkoa izango.
Listado de cursos
Ikastaroen zerrenda
Antzerkia
Astelehena | 17:30-19:30 | Gaztelania | 15 saio
Enpatia-harremanak sortzen diren talde batean gure sentsibilitatea eta adierazpen-gaitasuna aztertzeko aukera bat...
Biodantza. Dantzatu (ezazu) indarra
Asteazkena | 9:30-11:00 | Elebiduna | 15 saio
Dantza-adierazpenaren bidez, askatasunez aritzeko espazioa: erritmoan, mugimenduan, eta azaleratu behar den guztia kanporatzeko...
Ni-Neu adierazten II: Eskaerak eta mugak azaltzea
Astelehena | 18:00-19:30 | Elebiduna | 15 saio
Izaera praktikoa du taller honek, geure burua benetan inplikatzea eskatzen duen egoera horietan, gu geu garen bezala, honestitatez azaltzeko. Konfrontazioa baino, elkarren artean hurbiltzea da helburua, berdinetik berdinera...
Geure burua babestea ongizatea izateko
Osteguna | 17:00-18:30 | Elebiduna | 15 saio
Nork bere burua babestea eta ezagutzea aukeratzen dugunean bide aberasgarrian eta aukerak sortzeko bidean aurkitzen gara...
Mugitu, adierazi eta jabetu
Asteartea | 10:00-12:00 | Elebiduna | 15 saio
Ikastaro honetan adierazpen eta ahalduntze lan psiko-korporala egingo dugu...
Mindfulness eta emozioen kudeaketa
Astealehena | 15:00-16:30 / 16:45-18:15 / 18:30-20:00 | Gaztelania | 15 saio
Emozioa e-mozioa da, mugitzen gaituen hori. Emozio batzuek ongi sentiarazten gaituzte, eta beste batzuek gure ongizatea aztoratzen dute...
Elkarrekin ikasten
Asteartea | 16:00-18:00 | Gaztelania | 15 saio
Tailer horretan, emozioei, motibazioei, premiei eta gure funtzionamendua ulertzeari buruzko ikaskuntzaren bidez...
Nire emozioek hitz egingo balute
Asteazkena | 16:00-18:30 | Gaztelania | 4 saio
Aztertu zure emozioak ikuspegi zintzo eta errespetuzko batetik, eta erabili artea zure barne-mundua ulertzeko eta laguntzeko tresna gisa...
Xilografia tailerra (Linoleo gainean): sormen tailerra
Asteartea | 10:00-12:00 | Gaztelania | 15 saio
Ikastaro honetan, ikusgai izango ditugu xilografiak mugimendu feministan adierazpide gisa izan duen ibilbidea...
Ederki zahartzea: autozaintza aktiboa eta osasungarria
Osteguna | 10:00-12:00 | Elebiduna | 15 saio
Tailer honek galderak egitera gonbidatzen zaitu, nork bere burua zaintzeko eta ezagutzeko...
Gorputza entzuten eta sentitzen ikasiz
Astelehena | 10:00-11:00 | Elebiduna | 15 saio
Gelditzeko eta gutaz arduratzeko espazio bat, gure gorputzari entzuten eta arreta emanez...
Jantzi- konpoketak eta patroiak
Astelehena | 16:00-18:30 | Gaztelania | 15 saio
Oinarri bezala patroiak edukita arropen jantzigintza, moldaketa diseinua...
Bitxigintzak
Astelehena | 16:00-18:00 | Gaztelania | 15 saio
Gauzak sortuz irudimena eta sorkuntza bultzatzen duen tailerra...
Kantua
Asteartea | 11:45-13:15 | Elebiduna | 15 saio
Ahotsa proiektatzeko ikastaroa ahots kordak optimizatuz...
Hipopresiboak
Asteartea | 17:30-18:30
Osteguna | 16:15-17:15 | Gaztelania | 15 saio
Sabel barruko presioa jaistea eta zoru pelbikoaren eta gerriko sabelaren muskuluak erreflexuan aktibatzea eragiten duten...
Yoga
Asteartea | 10:00-11:30
Osteguna | 9:15-10:45 | Elebiduna | 15 saio
Erlaxazio eta arnasketa kontrolatuen teknika multzoa kontrol fisiko eta mental handiagoa lortzeko...
Taixia
Asteazkena | 17:00-18:00 / 18:00-19:00 | Gaztelania | 15 saio
Txinatar jatorria duen gimnasia bertan mugimendu oso geldiak eta zehatzak egiten dira...
Batuka
Osteguna | 11:15-12:00 / 12:15-13:00 | Gaztelania | 15 saio
Ariketa fisikoa, musika eta dantza uztartzen dituen entrenamendu-sistema da...
Eskulanak
Osteguna | 10:30-12:30 | Gaztelania | 15 saio
Eskuzko gaitasun eta abileziak sustatu nahi dira objektu eta teknika ezberdinen bitartez...
Gorputzaren autozainketa
Ostirala | 10:00-11:00 | Gaztelania | 14 saio
Jarduera fisikoa ezinbestekoa da gure gorputz-ongizaterako, eta horrek, gainera, lasaitzen eta estresa askatzen laguntzen digu...
Aplikazio habiaratuak
Izena emateko formularioa
Formulario expirado
Ley Orgánica
Datuen babeserako legea
Helburua
Eskabideak izapidetzea eta kudeatzea (kexak, iradokizunak eta erreklamazioak, salaketak eta gorabeherak zerbitzuetan eta instalazioetan, arreta erregistroen, idazkien, komunikazioen, aurretiko hitzorduaren eskaeren eta herritarrei arreta emateko gainerako udal-zerbitzuen arloan).
Legitimazioa
Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1. eta 8.2. artikuluak: datuak tratatzea legez ezarritako betebeharrak betetzeagatik eta interes publikoaren izenean edo botere publikoen izenean egindako misio bat betetzeagatik.
Datuen komunikazioa
Ez da datuen komunikaziorik egingo, legeak hala eskatzen duenean izan ezik.
Eskubideak
Eskubideak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, eramangarritasunerako eta mugatzeko eskubideak erabiltzeko eskubidea du, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkezteko ere. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Tratamenduaren arduradun
- Lasarte-Oriako Udala
- Kale Nagusia 22
- 20160 Lasarte-Oria
- datubabesa@lasarte-oria.eus
