Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Eguneko Arreta Zerbitzuaren garapena

KonTenT-Tú 65 urteko edo hortik gorako pertsonei bideratuta dago, mendekotasunaren balorazioan 0 eta 39 puntu artean dituztenean. Gertuko eremu batean beste batzuekin harremanetan jartzeko, ikasteko eta ondo pasatzeko gogoa duten pertsonak izaten dira.

KonTenT-Tú zahar-etxeko areto batean kokatuko da, “Biyak Bat” aretoan. Goizero egongo da irekita, astelehenetik ostiralera (lanegunetan), 10:30etik 13:30era.

Zerbitzuan parte hartzen duten pertsona guztiek ordubete gehiago geratzeko eta janaria jasotzeko aukera izango dute.