eFaktura-Faktura elektronikoa
eFaktura-Faktura elektronikoa
Lasarte-Oriako Udala Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorra-ra (PGEFe) atxikitu da. Puntu Orokor honen bidez jasoko dira hornitzaileek eta kontratistek Gipuzkoako Administrazio Publikoari bidaltzen dizkioten faktura elektronikoak. Aukeratu egin nahi duzun tramitea eta dagokion webgunera eramango zaitugu:
Nork bidali behar ditu fakturak formatu elektronikoan?
Udal honekin kontratu-harremana duen hirugarren edo hornitzaile orok, inolako bereizketarik gabe, fakturaren zenbatekoa edozein dela ere, faktura elektronikoa jaulki beharko du ezinbestean.
Nolanahi ere, faktura elektronikoa erabili beharko dute beti faktura elektronikoa sustatzeari eta sektore publikoan fakturen kontabilitate-erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan adierazitakoek.
Zein baldintza bete behar dituzte faktura elektronikoek?
- Jaulkitako fakturak formatu elektronikoan egingo dira, ondasunak entregatzea edo zerbitzua ematea efektiboki gertatzen den egunetik HOGEITA HAMAR egun naturaleko epean.
- Faktura formatu estandar batean igorri behar dea, Facturae.
- Lasarte-Oriako Udalari zuzenduta egon behar du. Horretarako, fakturan ondorengo datuak adierazi beharko dira (unitate organikoen DIR3 kodeak):
- Kontabilitate Bulegoa: L01209029
- Organo Kudeatzailea: L01209029
- Unitate Izapidetzailea: L01209029
- Faktura digitalki sinatu behar da ziurtagiri elektroniko baten bitartez (IZENPE, eDNI, …)
- Faktura baimendutako moduan bidali behar da.
Sarrera-puntu orokorraren ezaugarriak eta eremua 2014ko abenduaren 1eko 632/2014 Foru Aginduan jasota daude (GAO, 234 zk., 2014-12-9).
Gipuzkoako Foru Aldundiko faktura elektronikoen puntu orokorraren webgunean jasota egongo dira puntu orokorrari atxikitako entitateen zerrenda, araudi aplikagarria, argibide gehiago eta puntu orokorrari eta fakturazio elektronikoari buruzko ohiko kontsultak, baita faktura elektronikoak egiteko programaren doako deskarga ere (ef4ktur).
Nola sor dezaket “Facturae” fitxategi bat?
Fakturak “Facturae” formatuan sortu ahal izateko badaude hainbat aplikazio informatikoak. Adibidez, erkidegoko hiru aldundiek ef4ktur programa garatu dute, doakoa eta erabilera librekoa. Programa honek ondorengo erraztasunak emango dizkizu:
- Zure fakturak “Facturae” formatuan sortzea, hau da, formatu elektronikoan
- Zure bezero eta produktuen datu-baseak kudeatzea
- Zure ziurtagiri digitalarekin faktura sinatzea
- Programatik bertatik faktura udalari bidaltzea (edota beste bezeroei)
* Faktura “Facturae” formatuan sortu eta gero, digitalki sinatu behar da ziurtagiri elektroniko baten bitartez fitxategia legez baliozkoa izan dadin.
Esan beharrik ez dago beste edozein aplikazio edo tresna erabili daitekeela, beti ere aipatutako “Facturae” formatua errespetatzen baldin badu.
Nola bidaltzen diot faktura elektroniko bat Lasarte-Oriako Udalari?
Ef4tur programa erabiltzea gomendatzen da. Aipatu den moduan, doakoa eta erabilera librekoa da, eta programatik bertatik azkar eta erraz fakturak bidaltzeko aukera badago.
Bestela ere, GIPUZKOAKO FAKTURAK ENTREGATZEKO PUNTU OROKORRA (PGEFe) atarian utz daitezke fakturak (gogoan izan “Facturae” formatuan egon behar dutela), eta:
- Egindako lana egiaztatzeko dokumentuak erantsi daitezke. Dena dela, “Facturae” formatuko fakturaz gainera (xml edo xsig fitxategia), fakturaren irudi bat pdf formatuan erantsi behar da.
- Faktura onartua izan bada, hornitzaileari faktura egokiro erregistratu dela adierazten duen erantzun bat bidaltzen zaio.
- Faktura ukatua izan bada, hornitzaileari balioztapenen bat betetzen ez duelako faktura ukatua izan dela adierazten duen erantzun bat bidaltzen zaio:
- Onartutako formatu estandarrak
- Ez du sinadura egokirik
- Kontabilitate aldetik ez da zuzena
- Aurreikusitako prozedura eta espezifikazioak jarraitu gabe bidaltzen diren fakturak, ez bidalitzat hartuko dira.
Zein izapide egiten dira behin fakturak aurkeztuta?
Behin fakturak erregistratutakoan, Sail kudeatzailera bidaliko dira, zerbitzuburuak, edo bertan ez badago alkateak, adostasuna eman diezaien, eta egintza horrek inplikatuko du zerbitzua kontratuaren baldintzei jarraituz bete dela.
Fakturak baliozkotu ondoren, Funtsen Kontu-hartzailetzak ikuskatu eta kontabilizatu egingo ditu, eta organo eskudunak onar ditzakeen faktura guztien zerrenda egingo du.
Fakturak Kontu-hartzailetzak landutako zerrendan jasoko diren diligentzia eta sinaduraren bitartez baimenduko dira.
Fakturen kobrantza ezingo da helbideratu.
Jasotzen direnetik hilabeteko epean teknikari eskudunak ez baditu espresuki konformatzen, eta inolako gorabeherarik aktibatu gabe, ulertuko da hark isilbidez baztertu dituela, eta hornitzaileari itzuliko zaizkio.
Fakturen tramitazioari buruzko kontsultetarako kontaktua |
Kontabilitate Saila (Kontuhartzailetza) Posta elektronikoa: s.ruano@lasarte-oria.eus; kontuhartzailetza@lasarte-oria.eus Telefonoa: 943 376186
Oharra: Posta elektronikoko helbide hau ez da erabili behar faktura elektronikoak bidaltzeko. |