Aplikazio habiaratuak
Dantza latinoak
Dantza latinoak
Ikastaroak
Asteartea | 19:15-20:45

22/12 pax
114 € Erroldatu gabe
Jarduera
Erritmo hauen lehenengo hastapenak: Bachata, Salsa, cha cha cha...
Deskribapena
Progresiboki dantza latino ezberdinen lehenengo pausuak ematen ikastea: Bachata, salsa, cha cha cha... Era berean, erritmoa eta psikomotrizitatea lantzea.
Helburuak
- Erritmo ezberdinen oinarrizko pausuak ikastea.
- Gorputzeko atal ezberdinak koordinatzen ikastea.
- Musikaren bidez dantza estilo ezberdinak bereiztea (musikaltasuna).
- Edozein tokitan eta unetan modu egokian dantza egin ahal izateko aisetasuna lortzea.
- Parte-hartze herrikoirako guneak sustatzea.
Programa
- Salsa eta bachataren oinarrizko pausoak ikastea (bakarka).
- Estilo bakoitzaren musikaltasuna lantzea.
- Bikoteka dantzatzeko posizio eta heltze egokia ikastea.
- Oinarrizko pausoak bikoteka aplikatzea.
- Estilo bakoitzeko oinarrizko birak ikastea (bai bakarka eta bai bikoteka).
- Hanken eta besoen koordinazioa.
- Salsa eta bachataren oinarrizko figurak ikastea.
- Figura pixka bat zailagoak ikastea.
- Cha cha cha-ren oinarrizko pausoak ikastea (bakarka).
- Cha cha cha bikoteka dantzatzeko posizio eta heltze egokia ikastea.
- Cha cha cha-ren oinarrizko figurak ikastea
Ikasleek eraman beharreko materiala. Dantza Latinoetarako oinetako bereziak izan ezean, oinetako erosoak (kirol oinetakoak adibidez) eramatea gomendatzen da.

Matrikulazioa
Helduentzako ikastaroak (>18 urte)
Matrikulatzeko epea:
Irailaren 29etik urriaren 3ra
Plazaren berrespena:
Urriaren 9a (posta elektronikoa)
