Aplikazio habiaratuak
Igualdad
Berdintasuna
Lasarte-Oriako Berdintasun arloaren helburua da udalerrian emakume eta gizonen arteko parekidetasuna bultzatzea eta norabide horretan urratsak ematea. Horretarako hainbat jarduera, egitasmo, proiektu, prozesu eta kanpaina sustatzen, diseinatzen, kudeatzen eta garatzen ditu. Lasarte-Oriako Udaleko arlo honek diseinatu eta gauzatutako Berdintasun Planak mainstreamingerako funtsezko tresna gisa sortu dira, hau da, Udalaren berdintasun politikak sistematizatu eta koordinatzeko eta arlo eta departamentu guztietan zeharka integratzeko. Gaur egun, Lasarte-Oriako Udala Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako II. Planaren ebaluazioan eta III. Planaren diseinuan murgilduta dago.
Lasarte-Oriako Emakumeen Etxea Udaleko Berdintasun arloaren baliabidea da, eta errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feministatik aztertzeko tresnak eskaintzen ditu. Emakumeon ahalduntze indibiduala eta kolektiboa sustatzen du, eta emakumeen artean sareak sortzea ahalbidetzen du, pertsona guztientzako berdintasunezko gizarte aske eta iraunkor baterantz aurrera egiteko. Topagune irekia, askotarikoa eta kultura anitzekoa, asoziazionismoa eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko, eta emakumeek bizitzako esparru guztietan parte har dezaten sustatzeko ekimenak eta zerbitzuak koordinatzeko.
Harremanetarako
- berdintasuna@lasarte-oria.eus
- 943 37 61 79
Udal-bulego eta Zentroak
Eduki publikatzailea
Aralar 5
Ikusi Google Maps
943 363 958
Ordutegia: Astelehena-Osteguna (9:00 - 13:00 / 15:00 - 20:00) Ostirala (9:00 - 13:00 / 15:00 - 17:00)
Villa Mirentxu. Donostia Etorbidea 3
Ikusi Google Maps
943 376 179 / Fax: 943 370 180
Ordutegia: 9:00 - 13:00 (Aurrez aurreko arreta)
9:00 - 14:00 (Telefono bidezko arreta)
