Aplikazio habiaratuak
Barre metodoa
Barre metodoa
Ikastaroak
Ostirala | 17:00-18:30
12/6 pax
Modalitate honetan, balleta, yoga eta pilates-a konbinatzen dira, gorputzeko hainbat atal indartzen la-guntzeko, aldi berean, estresa murriztu eta malgutasuna handitzen dugun bitartean.
Dantza (balleta), yoga eta pilates-a bezalako diziplinak nahasten dituen jarduera da barrea. AEBetan eta mundu osoko sare sozialetan arrakastatsua izaten ari den modalitate berri honetan, gure gorpu-tzaren pisuarekin lan egingo dugu. Gorputzeko hainbat atal indartuko ditugu: besoak, zangoak, izterrak, sabelaldea eta bizkarra. Gainera, estresa murrizten eta gure gorputzaren malgutasuna handitzen lagunduko digu.
- Gorputzaren atal desberdinak indartzea.
- Malgutasuna handitzea eta estresa murriztea.
- Herritarrek parte hartzeko guneak sortzea.
Ikasleek eraman beharreko materiala. Arropa eta zapata erosoak.
Matrikulazioa
Helduentzako ikastaroak (>18 urte)
Matrikulatzeko epea:
Irailaren 30etik urriaren 4ra
Plazaren berrespena:
Urriaren 9a (posta elektronikoa)