Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Askatasunaren parkea

Askatasunaren parkea

Herritarren partaidetza-prozesu bat ireki dugu bat ireki dugu Askatasunaren Parkea eta hark izan ditzakeen erabilerak berriz zehazteko. Herritarren aldetik askotan jasotzen ditugu parkearen gaur egungo diseinua aldatzeko eskaerak eta, beraz, partaidetza-prozesu bat egin beharko genukeela uste dugu, parkeak hartzen duen erdiguneko eremu hori zehazteko. Udalak Emun Kooperatiba kontratatu du prozesua bideratzeko, eta Udalean talde eragile bat sortu da xede horrekin.

Prozesua abian jartzeko, herritar guztientzako galdeketa bat abiarazi da, horiek parkeari zein erabilera ematen dioten eta parkeak etorkizunean zein erabilera izatea nahiko luketen adieraz dezaten. Lasarte-Oriako ikastetxeetan ere antzeko galdeketa bat banatu da gurasoek erantzun ahal izateko. Hirugarren galdeketa udal-teknikariei bideratuta dago.

Erantzun guztiekin, Emun Kooperatibak txosten bat egingo du eta, Eusko Jaurlaritzaren Sailaren babes-sistemak ezartzen dituen mugak kontuan hartuta, herritarrei erakutsiko zaie aurrez aurreko saioetan.

Prozesua amaitzean ateratako ondorioekin, Askatasunaren Parke berria zehaztuko duen proiektu baten idazketa kontratatuko da.

Parque de la Libertad