Aplikazio habiaratuak
Argazki Lehiaketa
Argazki lehiaketa 2025eko egutegia
"Lasarte-Oria zure objetiboan" argazki lehiaketaren hirugarren edizioa, Lasarte-Oriako herritarrak protagonista izan daitezen 2025eko udal egutegiaren diseinuan.
Lehiaketa Lasarte-Orian erroldatutako 16urtetik gorako argazkizaleei zuzenduta dago.
Gaia librea da, udalerriko guneren bat, herrian egindako jardueraren bat, alegoriaren bat edo Lasarte-Oriako alderdiren bat islatu behar du.
Aurkezpena
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake, orientazio horizontalean eta bereizmen handian, TIFF edo JPG formatuan, 2 eta 10 Mb bitarteko tamainan. Koloretakoak edo zuri-beltzekoak izan daitezke. Ezingo dira fotomuntatzeak izan, baina kolorea eta argitasuna zuzen daitezke.
Argazki bakoitzerako, parte hartzeko eskaera bat aurkeztuko da eskabide orokorraren ereduan, izen-abizenak, DNIa, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa adierazita. Argazki-artxiboaren izena eta argazkiaren izenburua berbera izan behar dira. Aurkezpena udaleko erregistroan egingo da, eskabidearekin batera argazkiaren artxiboa gehituz euskarri elektroniko batean (pendrive, txartela, etab.). On-line ere aurkeztu ahalko da erregistro elektronikoan, udalaren webgunearen bidez.
Epea
Entregatzeko epea 2024ko urriaren 25ean amaituko da.
Sariak
150 euro, bonuetan, argazki irabazleari; argazki hori, gainera, azaleko argazkia izango da.
100 euro, bonuetan, argitaratzeko aukeratutako gainerako hamaika argazkiei.
(Proiektuan parte hartzen duten herriko establezimenduetan trukatzekoak izango dira).
Epaimahaiaren erabakia
Epaimahaiak azaroaren 4tik 15era bitartean erabakiko du zeintzuk diren irabazleak, eta epaia 2025eko egutegia jendaurrean aurkeztu baino 10 egun lehenado jakinaraziko da. Epaiarekin batera, argazki irabazleen izenak jakinarazi ditu, eta argazki bakoitzak egutegian zein hilabete ilustratuko duen.
Edozein arrazoiengatik epaimahaiak egutegirako 12 argazki aukeratu ezean, Udalak beharrezkoak diren argazkiak hornitzeko ahalmena izango du.