Aplikazio habiaratuak
Aholku Kontseiluak
Aholku Kontseiluak
Hirigintza Planeamendurako Aholku Kontseilua
Hirigintza Planeamendurako Aholku Kontseilua kide anitzeko organo bat da, eta herritarrek Lasarte-Oriako hirigintza-plangintzan eta garapen iraunkorraren artikulazioan eta sustapenean parte hartzeko erreminta gisa sortu zen. Ordezkari politikoek eta gizarte-erakundeek osatzen dute, baina interesa duten pertsona guztiek parte hartu dezakete. Kontsultarako eta hausnarketarako izaera du.
Udal Eskola Kontseilua
Lasarte-Oriako Udal Eskola Kontseilua da, udal-esparruan, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren programazioaz, jarraipenaz eta kontrolaz arduratzen diren gizarte-sektoreen partaidetzarako, kontsultarako eta aholkularitzarako organoa.
Tokiko Enplegu Mahaia
Tokiko Enplegu Mahaia eragile publikoak eta pribatuak koordinatzea ahalbidetzen duen erreminta bat da, enplegua sustatzeko politika publikoak ezartzeko orduan. Partaidetza-, lankidetza- eta jarraipen-foro horretan parte hartzen dute Udalak, sindikatuek, enpresariek eta, oro har, gure udalerriko enpleguan modu eraginkorrean lan egiten duten eragile sozial eta ekonomiko guztiek.
Auzoen Aholku-batzordea
Lasarte-Oriako Herritarren Partaidetzarako Udal-Erregelamenduaren 39. artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako Erregelamendu honen bidez Lasarte-Oriako Auzoen Aholku-Batzordea sortu eta erregulatu egiten da Herritarren Partaidetzaren printzipio orokorraren berme gisa.