Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Zurmailu Zurlanketa Elkarteak aurtengo hitzarmena sinatu du Udalarekin
2020·10·22
Agustín Valdivia alkateak, Udalaren aldetik, eta Manuel Yeregik, elkartearenetik, 2020. urterako hitzarmena sinatu dute, zeinaren bidez entitate horren finantzaketa ziurtatzen baita 8.515 eurorekin. Zurmailu Zurlanketaren gastu aurreikusia 10.918 eurokoa da aurtengo ekitaldirako.
Dirulaguntzak elkartearen gastu orokorrak ordaintzeko balioko du, hala nola lokalaren alokairua. Elkarteak, berriz, egur-tailako ikastaro bat egin beharko du, bai eta hartan egindako lanen erakusketa ere. Gainera, Udalarentzako taila bat egiteko konpromisoa hartzen du.
Zurmailu Zurlanketa bere ikastaroei buruzko informazioa Lasarte-Orian zabaltzera konprometitzen da, eta jendearentzako egoki den ordutegi batean eskainiko ditu ikastaroak. Aurretik sinatutako beste hitzarmenetan bezala, elkarteak konpromisoa hartzen du bere jardueretan gaztelania eta euskara Udaleko Ordenantzaren arabera erabiltzeko. Halaber, konpromisoa hartzen du generozko berdintasunaren gaian ere; besteak beste, hizkera ez-sexista erabiltzeko, generozko ikuspegia bere lanean txertatzeko eta, ahal duen neurrian, Udalarekin kolaboratzeko berdintasunerako jardueretan.
Valdivia pozik agertu zen elkartearen lanarekin, eta gogorarazi zuen kulturetxean hainbat urtez egindako tailer-ikastaro batetik abiatuta sortu zela elkartea, haren lekukoa hartu duena. Zurmailu Lanketako kideak berak arduratzen dira hastapeneko ikastaroak emateaz, eta bigarren mailakoak, berriz, irakasle espezializatu batek ematen ditu.
Bestalde, Manuel Yeregik eskerrak eman zizkion Udalari zur-lanketarekin jarraitzeko aukera ematen dien laguntzagatik, oso jarduera positiboa baita, asebetetzen eta liberatzen dituena.
Aurten, ordea, Covid-19ak eragindako egoera dela kausa, ikastaroaren orduak nahiz haren iraupena erdira murriztu dira.
Normalean, 22 kideek 3 orduko ikastaroa egiten dute 11 laguneko taldeetan, baina aurten, murrizketarengatik, 1,5 orduko eta 5-6 laguneko ikastaroak izango dira.