Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Zurlanketa ikastaroa
2024-02-23
Sukaldeko tresna txikiak, etxeko konponketak edo dekorazioa. Sortu zirenetik, zizelkatze-artea deiturikoak oinarrizko bi baldintza baino ez ditu eskatzen: dedikazioa eta pazientzia,
Erabili beharreko zura, erremintak eta osagarriak behar bezala aukeratzen ikasiko duzu. Marrazki geometrikoak egiten hasiko zara, eta egun gutxi barru egurrera eramateko gai izango zara.
Ikastaro honetarako behar dituzun tresnei dagokienez, guk emango dizkizugu, baina ikasle bakoitzak koaderno bat, arkatza, goma, erregela, eskuaira eta konpasa eraman beharko ditu. Oinarrizko teknikak ikasiko dituzu, eta pixkanaka zure irudimena eta eskaini nahi diozun denbora izango dira muga bakarrak.
EGUTEGIA
Astelehenak: 17:30-20:30
Hasiera: Martxoak 4
Bukaera: Abenduak 9
Non: Michelin Kiroldegiko sarrerako 1. Solairuan
Prezioa:
- Erroldatuak: 146,25 €
- Ez erroldatuak: 243,75 €
Izen-emate epea: Otsailaren 27rarte.
Inskripzioa egiteko kanala: Aurrez aurrekoa
Manuel Lekuona Kultur Etxea
10:00-13:00
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: izena emateko inprimakia behar bezala beteta, kontu korrontearen titulartasunaren bankuko ziurtagiria.
Matrikula ordaintzea
1.- Banku-helbideratzea. Matrikulazio-inprimakian adierazitako kontura bidaliko dizugu zordunketa.