Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea ZINEMA, ANTZERKI ETA DANTZAZ BETERIKO UZTAILA OKENDO PLAZAN

2025-07-07

Udalak aire zabaleko doako ikuskizunak eskaintzen ditu uztail osoan

Lasarte-Oriako Udalak uztaileko kultur programazioa aurkeztu du, zinema, kale antzerki eta dantza ikuskizunez osatutako eskaintza anitza eta doakoa. Ohi bezala, adin guztietako herritarrei zuzenduta daude ekintzak, eta uda herrian dinamizatzea dute helburu.

Programazioa uztailaren 3an, hasiko da, 22:00etan, udako zinema zikloaren barruko Belfast filmaren emanaldiarekin. Hurrengo egunean, hilaren 4an, 19:00etan, kale antzerkia iritsiko da plazara, Zanguango Teatro konpainiaren Munduko ikuskizunik txarrena proposamen dibertigarriarekin.

Ostegunean, hilak 10, 19:00etan, XXII. Dantza Zirkuituaren beste hitzordu bat izango da, Node Kultur Elkartearen Ondarea eta Dantza ikuskizunarekin. Ostiralean, hilak 11, 19:00etan, Tavole: Arriskua taula gainean zirku garaikideko obraren txanda izango da, Zirko Txoskoren eskutik.

Uztailaren 18an, 19:00etan, Hutsun konpainiak Txalaparta Hutsa ekarriko du eszenara, eta uztailaren 20an, Santa Ana Azoka tradizionala egingo da egun osoan zehar.

Hileko azken astean, beste zinema-saio bat egingo da aire zabalean, Mad Max II.arekin, ostegunean, hilak 24, 22:00etan, eta Circ Panik-en El somni d’un pardal antzezlana, ostiralean, hilak 25, 19:00etan.

Programazioa

  • Uztailak 3. 22:00: Udako Zinea: BELFAST 
  • Uztailak 4. 19:00: Kale antzerkia: EL PEOR ESPECTACULO DEL MUNDO (Zanguango teatroa) 
  • Uztailak 10. 19:00: XXII Dantza zirkuitoa: ONDAREA ETA DANTZA (Node Kultur Elkartea) 
  • Uztailak 11. 19:00: Kale antzerkia: TAVOLE ARRISKUA TAULA GAINEAN (Zirko Txosko) 
  • Uztailak 18. 19:00: Kale antzerkia. TXALAPARTA HUTSA (Hutsun) 
  • Uztailak 20, egun osoz: San Ana feria 
  • Uztailak 24. 22:00: Udako Zinea. MAD MAX II 
  • Uztailak 25. 19:00: Kale antzerkia: EL SOMNI D´UN PARDAL (Circ Panik)

Eduki publikatzailea

Prentsaurrekoak