Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Zero Settek hiru urterako hitzarmena sinatu du Lasarte-Oriako Udalarekin

Agustín Valdivia alkateak eta Zero Sette Akordeoi Orkestrako presidente José Manuel Crespok sinatu dute bi entitateen arteko harremanak arautuko dituen hitzarmena. Aurten udalak 2.236 euro emango ditu urteko jarduerarako

2021·11·07

Hauek dira hitzarmenak ezartzen dituen kopuruak: 2.236 euro 2021erako, 3.995 euro 2022rako eta 4.051 euro 2023rako. Horrez gain, udalak instalazio munizipalak dohainik utziko dizkio orkestrari bere jarduerak egin ditzan.

Era horretan, Zero Setteren lokala errentatzearen, musika-tresnak eta soinu-ekipoak mantentzearen eta urteko beste hainbat jardueraren kostuak pagatzen laguntzen du udalak. Ordainetan, Zero Settek honako ekitaldi hauetan parte hartzeko konpromisoa hartu du aurten: San Pedron eta Eguberrietako kontzertua Brigidasen.

Hitzarmen honen helburua udalerriko bizilagun-komunitateak dituen premiak edo interesak asetzen lagunduko duten interes publikoko jarduerak sustatzea eta babestea da, eta bereziki, akordeoiaren musika interpretazioa iraunaraziko dela bermatu nahi du.