Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Zergen eta tasen ordainketa atzeratzen duen egutegi fiskal berria onetsi da
Ekaineko udalbatzarrak egutegi fiskalaren aldaketa bat onetsi zuen, zerga eta tasa batzuen pagamendua atzeratzeko, kasu gehienetan azaroaren 30a izango delarik ordainketa egiteko azken eguna
2020·06·16
Neurri hauek Covid-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko hartu dira. Hala, epe fiskalak malgutu egin dira, udaleko zerga eta tasen ordainketa errazte aldera.
COVID-19aren pandemiaren ondorioz onetsitako aldaketen ondoren, egutegi fiskala honela geratu da:
Urtean behingo tributuak
- Ibilgailuen gaineko Zerga: martxoaren 1etik ekainaren 1era.
- Zaborren tasa: apirilaren 1etik uztailaren 30era.
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: abuztuaren 1etik urriaren 30era.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: urriaren 1etik azaroaren 30era.
- Ibien tasa: urriaren 1etik azaroaren 30era.
- Orokorra: urriaren 1etik azaroaren 30era.
Lau hilean behingo tasak
Ura eta estolderia:
- 3. lauhilekoa: otsailaren 1etik martxoaren 15era.
- 1. lauhilekoa: ekainaren 1etik uztailaren 30era.
- 2. lauhilekoa: urriaren 1etik azaroaren 30era.
Hiru hilean behingo tasak
Kaleko azoka:
- 1. hiruhilekoa: urtarrilaren 1etik 25era.
- 2. hiruhilekoa: uztailaren 1etik 25era.
- 3. hiruhilekoa: irailaren 1etik 25era.
- 4. hiruhilekoa: azaroaren 1etik 25era.
Hilean behingo tasak
- Dantza eta balleta: likidatutako hilabete bakoitzaren aurreko hilaren 15etik 25era.
- Etxean laguntzeko zerbitzua eta etxebizitza tutelatuko egonaldia: likidatutako hilabete bakoitzaren hurrengo hilaren 15etik hilabete.
- Ingurunean mantentzeko programa, Udalaren Musika-Eskola eta Euskaltegia: hil bakoitzaren 25etik 30era bitartean.
Web edukia bistaratu
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Legenda 
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu