Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua jendaurreko erakustaldian
2019·08·29
Lasarte-Oriako Udalak 2018ko ekainaren 12ko udalbatzarrean onetsi zuen mozioak honela zioen:
Estatu akonfesional eta laiko batean erakundeek bermatu behar dute pertsonen eta Komunitatearen askatasun ideologikoa, erlijiosoa eta gurtzakoa, muga bakar batekin: ordena eta elkarbizitza errespetatzea. Era berean, ezaguna da zer nolako aniztasun ideologiko, erlijioso eta kulturala duen gure gizarteak, oro har, eta Lasarte-Oriakoak zehazki. Hain zuzen ere, gizartea plurala da eta etenik gabe eraldatzen ari da, bere ohitura eta ekitaldi sozialei dagokienez.
Ospakizun zibilak egitea behar sozial batetik sortzen da: zeremonia duina eta pertsonala eskaintzea erlijiorik gabe bizitzea aukeratu duten herritarrei, pertsonak bizitzaz duen edo zuen ikuspegiarekin bat etorriz.
Gure gizartean erlijio eta sinesmen desberdinak bizi dira elkarrekin, eta gure herrian bertan toki edo tenpluak dauzkate beren ekitaldi liturgikoak antolatzeko. Horren ildotik, Lasarte-Oriako Udalak erantzun egin behar dio geroz eta eske handiagoa duen behar sozial honi.
Lasarte-Oriako Udalak, erlijio-askatasunari eta Espainiako Konstituzioan ezarritako gainontzeko eskubide eta askatasunei errespeturik handiena erakutsiz, lankidetza hori eskaini nahi die beren sinesmen eta konbikzioen arabera hala nahi duten herritarrei, horretarako hurrengo zeremonia zibil hauek egiteko erregelamendu arautzailea onetsiz: familian hartzea (jaioberriak), ezkontza eta hileta.
Erregelamendu hori tramitatu aurretik, beharrezkoa da herritarrei partaidetza ematea, haiek egin nahi dituzten proposamenak jasoz. Kontsulta publikoa irailaren 13ra arte egongo da zabalik, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio:
- Idatziz, Udaleko Erregistroan idatzi bat aurkeztuz.
- Bide telematikoz, e-mail bat helbide honetara bidaliz: partehartzea@lasarte-oria.eus
- Webgunean: http://www.lasarte-oria.eus/eu/partehartzea