Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Zaraten eta bibrazioen aurka ingurumena babesteari buruzko ordenantzari alegazioak aurkezteko epea zabalik ekainaren 7ra arte

Jadanik argitaratu da zaraten eta bibrazioen aurka ingurumena babesteari buruzko ordenantzaren hasierako onespena. Horrekin, dokumentuari alegazioak aurkezteko epea ireki da, ekainaren 7an amaituko dena.

2022·05·01

Lasarte-Oriako udalbatzarrak, 2022ko apirilaren zazpian egindako ohiko bilkuran, hasierako izaeraz onetsi du zaraten eta bibrazioen aurka ingurumena babestea arautzen duen ordenantza.

Horren bidez, espedientea jendaurrean jartzen da 30 egun balioduneko epean, interesatuek espedientea azter dezaten eta egoki iritzitako erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten.

Ordenantzaren testua Udaleko Hirigintza departamentuan eta udalaren webgunean dago eskuragarri (Herritarren Partaidetza atalean).

Adierazitako informazio-epea igaro eta erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ez bada, ordura arte behin-behineko erabakia behin betiko hartu dela ulertuko da, beste erabakirik hartu beharrik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 6. artikuluak eskumena ematen die udalei kutsadura akustikoari buruzko udal-ordenantzak egin eta onartzeko.

Kutsadura akustikoari dagokionez herritarrek gero eta sentsibilitate handiagoa dutela jakinik, eta herritarren atsedena zarata eta/edo bibrazioak sor ditzaketen jardueren garapenarekin bateragarri egin daitekeela sinetsita, Lasarte-Oriako Udalak zaraten eta bibrazioen udal ordenantza egin du. Ordenantza horren helburua da udal-eskumenekoak diren arlo horretako alderdiak arautzea.≪Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak dagoeneko aipatzen eta arautzen ditu udal-eskumeneko hainbat alderdi, hala nola zarata-mapak, soinu-immisioaren mugak, neurketa-metodoak eta abar, eta, beraz, Ordenantza honetan ez dira alderdi horiek aldatu nahi, baizik eta bertan araututa ez dauden beste batzuekin osatu, hala nola proiektu akustikoen edukiarekin, soinu-potentziaren mugatzaileen eskakizunekin eta abarrekin. Dauden jarduerei dagokienez, Ordenantza berriaren baldintzetara egokitzeko modua jasotzen da, biztanleei eragozpenak eragiten badizkiete.

Bestalde, 2016ko uztailaren 12an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen ≪Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko ekainaren 15eko Agindua, eraikuntzaren kontrol akustikoari buruzkoa≫. Agindu horretan, eraikuntzaren kalitatearen kontrola arautzen da, eta eraikinek bete behar dituzten prestazio akustikoak in situ egiaztatzeko prozedura ezartzen da, ≪Eraikuntzako Kode Teknikoaren zaratatik babesteko OD HR Oinarrizko Dokumentuaren≫ arabera. Ordenantza honen bidez, agiri horren eskakizunak osatu nahi dira, eraikin eraiki berrietan kalitate akustiko egokia bermatzeko.

Ordenantza hau udalerrian zarataren aurkako borrokaren erregulazioari ikuspegi zabal eta integratzaile batetik ekiteko helburuarekin argitaratzen da, prebentzio-ekintzak sustatuz eta soinuigorleen gaineko ikuskapen- eta kontrol-jarduera administratiboak bultzatuz, bai eta herritarrei kutsadura akustikoari dagokionez dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa emanez ere, goragoko mailako arauetan xedatutakoari kalterik egin gabe.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.