Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Zaharren Omenaldirako Egitaraua
2022-10-02
Agustin Valdivia alkateak, Lourdes Acevedo arloko zinegotziak, eta Jubilatuen Etxeko arduradunek aurtengo omenaldiaren ekitaldiak aurkeztu zituzten. Astea urriaren 1ean hasiko da, adinekoen nazioarteko egunarekin bat eginez; 16:00etan, Etxean bertan bandera igoko da, trikitixak lagunduta.
Asteartera arte txartelak erosi ahal izango dira Jubilatuen etxean igandeko bazkarirako.
Egitaraua:
Urriak 1, larunbata
16:00etan: Bandera igoera Jubilatuen Etxean, trikitixak lagunduta.
Urriak 6, osteguna
19:00etan, Kultur Etxean
Jose Alberto tenorearen emanaldia, errepertorio herrikoi batekin.
Sarrera doan, auditoriumaren edukiera bete arte
Urriak 7, ostirala
19:00etan, Kultur Etxean
Bikote Inperialaren emanaldia, rantxerak eta guzti.
Sarrera doan, auditoriumaren edukiera bete arte
Urriak 8, larunbata
15 bikoteren urrezko ezkontzak ospatzeko ekitaldiak.
11:00etan: Meza RRMM Brigidasen, ondoren opariak eta omendutako pertsonekin bazkaria, jubilatuen etxean.
Urriak 9, igandea
11:30etan hasiko da, Zumaburuko parrokian meza emango delarik.
13:15ean, Kultur Etxean, Biyak Bat Abesbatzaren kontzertua. Sarrera doan, auditoriumaren edukiera bete arte.
Eguna amaitzeko, herri bazkaria egingo dute Michelingo Kirol Gunean. Ondoren, dantza-saioa egingo da.