Zabor-ontzi organikoaren itxigailuak operatibo daude berriro
2020·06·25
COVID-19ak eragindako alarma-egoera zela eta, 5. zabor-ontziaren itxigailu automatikoak desblokeatu egin ziren segurtasunagatik eta higieneagatik, koronabirusaren aurkako prebentzio-neurri gisa.
Ekainaren 24ko asteazken honetatik aurrera, ohiko egoerara itzuliko dira, eta erabiltzaile-txartela beharko dute itxigailua desblokeatzeko eta poltsak barruan utzi ahal izateko.
Egokiera aprobetxatuko da mekanismoei bateria errebisatzeko eta aldatzeko. Beraz, asteazkenetik ostiralera bitartean, udalerriko zabor-ontzi organiko guztiak errebisatuko direla aurreikusten da.
Herritarrei gogorarazten zaie 5. zabor-ontziaren txartela eskatu nahi duen edonork informazio gehiago lor dezakeela edo hitzordua eska dezakeela 943 37 61 89 telefonoan.