Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Zabalik jarraitzen dute 2027ko Inauterietako gaia aukeratzeko eta 2026ko Kirol Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epeek

2026-11-05

Herritarrek azaroaren 12ra arte izango dute datorren urteko Inauterietako gaia aukeratzeko epea, eta azaroaren 11ra bitartean, berriz, 2026ko Kirol Sarietarako hautagaitzak aurkeztekoa. Bi prozesuetan Udalaren webgunearen bidez edo udal eraikinetan jarritako postontziak erabilita parte har daiteke.

Lasarte-Oriako Udalak bi parte-hartze prozesu ditu une honetan zabalik: 2027ko Inauterietako gai nagusia aukeratzekoa eta 2026ko Kirol Sarietarako hautagaitzak aurkeztekoa. Bi ekimenak amaitzear daude, eta parte hartzeko epeak datorren astean bukatuko dira.

2027ko Inauteriak: bost gai aukeran

Herritarrek azaroaren 12ra arte, osteguna, egun hori barne, izango dute 2027ko Inauterietako gai nagusia bozkatzeko aukera. Parte-hartze prozesuaren hasieran, herritarrek 142 proposamen aurkeztu zituzten, eta, ondoren, herriko konpartsek ere parte hartu zuten lanketan. Prozesu horren ondoren, bost gai hautatu dira azken bozketarako:

  • Munduko jaiak
  • Greziako eta Erromako jainko-jainkosak
  • 1920ko hamarkada / Belle Époque
  • Kirolak
  • Zirkua

Botoa online eman daiteke, Udalaren www.lasarte-oria.eus webgunearen bidez, edo fisikoki, herriko hainbat gunetan jarritako postontzien ondoan dauden txartelak erabilita. Postontziak Maialen Chourraut kiroldegian, udaletxe zaharreko arkupeetan, Manuel Lekuona kultur etxean, Gaztelekuan eta Emakumeen Etxean daude.

Buzoietan ematen den botoa baliozkoa izan dadin, gai bakarra aukeratu eta botoa ematen duen pertsonaren NAN zenbakia adierazi behar da. Boto gehien jasotzen dituen proposamena izango da Lasarte-Oriako 2027ko Inauterietako gai nagusia.

2026ko Kirol Sariak: hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 11n amaituko da

Bestalde, azaroaren 11n, asteazkena, amaituko da 2026ko Kirol Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea. Sari horien bidez, Lasarte-Orian kirol ibilbideagatik edo herriko kirolaren garapenari egindako ekarpenagatik nabarmendu diren pertsonak aitortu nahi dira.

Hautagaiek adinez nagusiak izan behar dute, eta hiru kategoriatan aurkez daitezke proposamenak:

  • Emakumezko kirolaririk onena
  • Gizonezko kirolaririk onena
  • Kirol ibilbidea

Proposamenak www.lasarte-oria.eus webgunearen bidez edo herriko etxeetara banatutako txartelak erabilita aurkez daitezke. Txartelak Maialen Chourraut kiroldegian, udaletxean, Emakumeen Etxean, Manuel Lekuona kultur etxean eta Gaztelekuan jarritako postontzietan utzi behar dira.

Hautagaitzak aurkezteko epea amaitu ondoren, herriko kirol elkarteek eta Udaleko Kirol Batzordeko kideek parte hartuko dute bozketan, azaroaren 16tik 25era bitartean.

Irabazleen izenak abenduaren 2an jakinaraziko dira, eta sari banaketa abenduaren 18an egingo da, Manuel Lekuona kultur etxean egingo den 2026ko Kirol Galan.

Parte hartzeko azken egunak

Bi prozesuak amaitzear daude, eta Lasarte-Oriako Udalak herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu.

2026ko Kirol Sariak
 

2027ko inauterietako gaia