Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Zabalik herritarrek 2026ko inauterien gaia aukeratzeko parte-hartze prozesua

2025-09-12

Irailaren 26ra arte herritarrek 2026ko inauterietako gaia aukeratu dezakete, udal webgunearen bidez edo buzoneatuko den tarjeta baten bidez.

Lasarte-Oriako Udalak, jaietako zinegotzi den Jesús Alonso Ocáriz-en eskutik, herritarrek otsailaren 12tik aurrera ospatuko diren 2026ko Inauterietako gaia aukeratzeko prozesu parte-hartzailea aurkeztu du.

Iaz bezala, prozesua bi fasetan banatuko da: lehenengoan proposamenak bilduko dira, eta bigarrenean, gaiaren azken bozketa egingo da.
 

1. Fasea: Proposamen bilketa

 Lehen fase honetan, irailaren 26ra arte, edonork aurkeztu ahal izango ditu 2026ko Inauterietarako proposamenak.

 Parte hartzeko bi modu egongo dira:

Epea amaitutakoan, jasotako proposamen guztiak bildu eta aztertuko dira. Irailaren 30aren inguruan, konpartsei eta interesatutako pertsonei zuzendutako bilera irekia egingo da, herritarrek aurkeztutako gai guztiak azaltzeko.
 

2. Fasea: Azken bozketa

Gutxi gorabehera aste bat beranduago, konpartsek bost gai finalista hautatuko dituzte, eta horiek izango dira parte-hartze prozesuaren bigarren fasean bozkatu ahal izango direnak.

Bigarren fase honetan, herritarrek boto bidez aukeratuko dute 2026ko Inauterietan Lasarte-Oria mozorrotuko duen gaia.

Bigarren fase honetako xehetasunak eta data zehatzak datozen egunetan jakinaraziko dira. Parte hartzeko modua lehen fasean bezalakoa izango da, bai online, bai horretarako prestatutako postontzien bidez.

Udaletik Lasarte-Oriako herritarrak animatu nahi ditugu prozesu honetan parte hartzera eta, guztion artean, 2026ko Inauterietan kaleak kolorez eta sormenez beteko dituen gaia erabakitzera.

 

 

Dokumentua deskargatu

Zertaz 2026 [pdf]