Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Zabalik dago Andrejoakinaenea haur-eskolan matrikulatzeko epea

Andrejoakinaenea haur-eskolak matrikulatzeko epea ireki du ekainaren 8ra arte, egun hori barne

2020·05·20

On-line matrikulatzeko epea maiatzaren 21etik ekainaren 8ra da, biak barne. Modu presentzialean matrikulatu ahalko da ekainaren 1etik 8ra, biak barne, 9:00etatik 14:00etara.

Edozein kontsulta egiteko, interesatuek 943.36.72.38 telefonora dei dezakete, edo posta elektronikoko helbide honetara idatzi: andrejoakina.lasarte-oria@haurreskolak.com