Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Zabalik dago Andrejoakinaenea haur-eskolan matrikulatzeko epea

2021·10·04

Andrejoakinaenea haur-eskolak matrikulatzeko epea ireki du urriaren 8ra arte, egun hori barne

2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete.

Eskariak aurkezteko eta onartze-epeetarako egutegia

Honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:

a) Eskariak online entregatzea: urriaren 1etik 8ra

Eskariak aurrez-aurre entregatzea: urriaren 1etik 8ra

b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: azaroaren 5ean

c) Erreklamazio eta subsanazio epea: azaroaren 8tik 19ra

d) Eskaerari uko egitea: azaroaren 19a arte

e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: azaroaren 25ean

Haurren hasiera-data haurreskolan:
abenduaren 1a

Jaioberrien izenemateen kudeaketa (irailaren 8tik aurrera jaiotakoak):

Irailaren 8tik aurrera jaiotakoek urriaren 8tik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Jaio berri hauen izen ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.

Azaroaren 15etik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak behin betiko zerrendak publikatu ostean (azaroaren 25ean) kudeatuko dira, beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego.

Edozein kontsulta egiteko, interesatuek 943 367 238 telefonora dei dezakete, edo posta elektronikoko helbide honetara idatzi: andrejoakina.lasarte-oria@haurreskolak.com.