Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu avisos

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Zabaletako igogailu inklinatuaren obrek eragindako matxuraren ondoren, ur zerbitzua berrezarri da

2025-10-30


Atzo, 14:00ak eta 15:00ak bitartean, istripu bat gertatu zen Zabaletako igogailu inklinatu berria jartzeko egiten ari diren lanen inguruan, eta Sasoetako biltegitik jaisten den hodi nagusiaren hargunea kaltetu zuen.

Segituan, hornidura-sarea larrialdiko mozketa egin zen, eta esku hartu zen matxura sektorizatu eta herritarrengan ahalik eta eragin txikiena izan zezan. Hala ere, erabat isolatzea ezinezkoa zenez, 18:00ak aldera hornidura moztu behar izan zuten udalerri osoan.

22:00ak eta 23:00ak bitartean hasi zen zerbitzua berreskuratzen. Sarearen deskarga osoak presio galera eragin zuen, eta horren ondorioz, gune altuenek arazoak izaten jarraitu dute ondorengo orduetan.

Udaleko teknikariak, obraz arduratzen den enpresako eta Añarbeko langileekin batera, modu koordinatuan aritu dira lanean, gorabehera ahalik eta azkarren konpontzeko. Presio egokia berreskuratzea eragozten zuen puntua aurkitu ondoren, horren gainean jardun da eta zerbitzua pixkanaka-pixkanaka berrezartzen ari da udalerri osoan.

Udalak herritarren ulermena eskertu du, baita gorabehera hori azkar konpontzeko lan egin duten talde teknikoen laguntza ere.

 

Barkatu eragozpenak