Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Zabaldu zure Beldur Barik jarrera! 2022 Lehiaketa martxan!

Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko Beldur Barik lehiaketa martxan da! Aurten ere herri mailako saria izango da Lasarte-Orian!

2022·10·14

Helburua:

Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Lanak:

Proiektu parte-hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu beharko dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi beharko dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Parte hartzaileak

Lehiaketara 12 urtetik 20 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahalko dira.

Lasarte-Oriako  SARIAK:

  1. Kategoriako saria (12–14 urte): 200€
  2. Kategoriako saria (15-17 urte): 200€
  3. Kategoriako saria (18-20 urte): 200€

Epea:

Lanak aurkezteko epea azaroaren 11ean amaitzen da.

Lasarte-Oriako sari banaketa azaroaren 24an izango da, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, Manuel Lekuona kultur hitzaldi aretoan.

 

Oinarriak deskargatu

Oinarriak [pdf]

Informazio gehiagorako