Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

XXXIX. Santa Ana pala txapelketa

Lasarte-Oriako Udalak 39. Santa Ana pala txapelketa antolatuko du aurten. Txapelketa ekainaren 6an hasiko da. Izena ematea kiroldegian egin behar da maiatzaren 23tik 30era

2022·05·21

Lasarte-Oriako Udalak hogeita hemeretzigarren Santa Ana pala txapelketa antolatuko du aurten. Txapelketa ekainaren 6an hasiko da eta uztailaren bukaera arte garatuko da.

Aurten, aurreko edizioan bezala, txapelketan, 16 urte beteak izanik, Buruntzaldean (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil) bizi diren emakumeek eta gizonezkoek parte hartu ahal izango dute.

Izena ematea (bikotea osatzen dutenen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia) Maialen Chourraut kiroldegian egin behar da maiatzaren 23tik 30era. Inskripzioa doan da.