XXXII. Squash Txapelketa
2022·04·02
Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak antolatutako hogeita hamabigarren Squash txapelketarako izen-emate epea martxoaren 25ean amaituta, aurtengo edizioan 19 pertsonak hartuko dute parte bertan.
Partaideak bi multzotan banatuta, txapelketak hiru fase izango ditu: lehenengoa fasea, txapeldunen fasea eta kontsolazio fasea.
Lehenengo faseko partidak apirilaren 4an hasiko dira Maialen Chourraut Kiroldegiko squasheko pistan eta astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00 eta 21:00 artean jokatuko dira.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.