Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea XLII. Santa Ana pala txapelketa
2025-04-02
Goizalde Pildain kirol-zinegotziak jakitera eman duenez, Lasarte-Oriako Udaleko Kirol Zerbitzuak Santa Ana paleta txapelketaren 42. edizioa antolatuko du aurten. Lehiaketa maiatzaren 6an hasiko da eta uztailaren amaiera arte luzatuko da.
Aurreko edizioaren antzera, aurten ere Buruntzaldean (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatutako eta 16 urte beteta dituzten emakume zein gizonek parte hartu ahal izango dute.
Izena apirilaren 7tik 16ra eman ahal izango da Lasarte-Oriako udal kiroldegian. Izen-ematea formalizatzeko, bikotea osatzen dutenen izena, bi abizen, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia eman beharko dira, baita ordezkoarena ere. Izen-ematea doakoa izango da.
Txapelketa honekin, Lasarte-Oriako Udalak kirolarekin eta jarduera fisikoaren sustapenarekin duen konpromisoa berresten du, eta herritarrak gonbidatzen ditu kirol hitzordu honetan aktiboki parte hartzera.