Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

XL Santa Ana pala txapelketa

Lasarte-Oriako Udalak 40. Santa Ana pala txapelketa antolatuko du aurten. Txapelketa ekainaren 5ean hasiko da. Izena ematea kiroldegian egin behar da maiatzaren 17tik 26ra

2023·05·16

Lasarte-Oriako Udalak berrogeigarren Santa Ana pala txapelketa antolatuko du aurten. Txapelketa ekainaren 5ean hasiko da eta uztailaren bukaera arte garatuko da.

Aurten, aurreko edizioan bezala, txapelketan, 16 urte beteak izanik, Buruntzaldean (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil) bizi diren emakumeek eta gizonezkoek parte hartu ahal izango dute.

Izena ematea (bikotea osatzen dutenen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia) Maialen Chourraut kiroldegian egin behar da maiatzaren 17tik 26ra. Inskripzioa doan da.